Talde ezezagun batek bere gain hartu ditu hiru autoen eta motor baten erretzea. Lau kotxe horiek Urrezko Egunsentiko alderdiko kideenak ziren. Hala jakinarazi dute sinaturik gabeko komunikatu batean.

Talde horren arabera, irailaren 19an, Pavlos Fyssas Roupakias izeneko “zabor faxista”ren eskuz eraila izan zela Keratsinin, orduan erakunde neonaziaren hiru auto eta motozikleta bat erasotu zituzten, sua eman zieten “goizeko ordu txikitan” eta bide batez “zeinbat nazi esnatuarazi zituzten”. Horrela zioen komunikatuaren zati batek:

Honakoei eman zieten sua:
– Irailaren 16an, Giannis Fotisen autoa, Greziar Egunsentiko hautagaia (Udal hauteskundeetan hautagaitzak independenteak izan behar dute legez, ezin dute izen bera baliatu)
– Irailaren 16an, Rizoupoli faxistaren motorra.
– Irailaren 17an, Sotiri Borgiaren autoa, Glifadan, Greziako Egunsentiko zinegotzia.
– Irailaren 25ean, Elisabeten Andiren autoa Nea Filadelfian, Greziako Egunsentiko hautagaia.

Horrez gain, irailaren 23an, hainbat lagunek, Patisiako Agias Lavras auzoan, LAOS alderdiko bulegoa erasotu zuten.

Agerikoa baino ez genuen egin, faxismoak egunero etorkinak, tokiko langileak, gazteak eta aktibisteei zuzendutako indarkeriaren zati txiki bat baino ez genien itzuli. Ikusiezinak ez direnez eta gure aldetik ez baitugu ez barkatu ezta ahaztu ere egiten burutu genituen ekintza hauek.

Ez dugu sinesten hedabide eta gobernu “antifaxista”ren justizia egitearen ipuina. Izan ere beraiek atera zuten Urrezko Egunsentia lozorro paraestatalatik erabilera eraginkorrago batentzako. Hasieratik, Urrezko Egunsentia sortu zenetik, alderdi neonazia poliziaren lagun hoberena izan da, patroi eta ontzi jabeen esku luzea ere. Ez gara eroriko antifaxismo merkearen salaketetan ere, ezker eta indar aurrerakoien jarrerarekin haien interes burgesaren arabera kudeatzen baitute haien ildo politikoa.

Putakume paraestatal hauek ulertzen duten hizkuntz bakarra indarkeria denez, horrela hitz egiten diegu.

Gorrotoa faxismoari.
Gorrotoa, faxismoa bozkatu edo sostengua ematen dion gizartearen zatiari ere.”

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude