Sareola Atlantikaldian: Etorkizuna lantzeko nabigazio tresnak

politika — 2014-09-18
Irakurri Offline:

Gaur bertan hasi eta  igande arte Atlantikaldia jaialdia ospatuko da Errenteria/Oreretan. Lehen aldia izango da, eta jaialdi honek herriaren itsas izaera berreskuratu eta atlantikoko kulturekin loturak egitea du helburu. Atlantikaldia.com webgunean informazio gehiago aurkituko duzue:.

Kultura atlantikoa  teknologia, sareak eta etorkizunarekin lotuz, Talaios Kooperatibatik ekimen txiki bat antolatu dugu larunbata 20ean goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:45etara. Lehenago ere antolatu ditugun Eraldalab – Eraldaketa sozialerako laborategiak ekimenen ildoa jarraituko dugu, Sareola esperimentazio, eztabaida eta proposamenerako gune bihurtuko dugu.

Egitaraua

10:00-10:15 Aurkezpena: jardunaldiaren aurkezpena.

10:15-11:30 Tailer irekiak: Ekartzen dituzuen hainbat proiekturekin lan egingo dugu. Herriliburutegia, Rasberry irrati emisorea, Guifinet.

11:30-13:00 Hitzaldi laburrak: Herri liburutegiak, Etzi.pm eta informazio analisia, FM Irrati emisioa, Olatukoop, Txondorra eta bertan aurkeztu nahi duzuen edozer.

13:00-13:45 Eztabaida, sozializazioa eta konspirazioa.

#Sareola ekimena Xenpelar etxean egingo dugu, eta Etzikide eta nahi duzuen  guztiak gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera, hitzalditxo bat ematera, tailerren batean parte hartzera edo momentu bat bertatik pasatzera. Elkar ikusteko eta hainbat proiektutan aurrera egiteko probestuko dugu. Bertan ere ETZI.PM proiektuaren detaile guztiak azalduko ditugu.

Animatzen zarete goizpasa elkarrekin egitera? Ekimena zabaltzen laguntzea eskatzen dizuegu. Informazio gehiago nahi baduzue, tokia edo zer egin dezakezuen zabaltzeko lasai jarri kontaktuan.

Bitartean Baibalabek garatutako Atlantikaldia webApp-a duzue Atlantikaldiaren egitarau osoa kontsultatzeko, eta Herribizia informazio osatu eta jarraia jasotzeko.

Irudia: Atlantikaldia – Errenteriako Udala CC- BY – SA

Irakurri Offline: