Eder izan behar ginela esaten ziguten beti, hori baitzen oparotsunaren irudi.
Hala ere bazegoen gustora sentitzen ez zenik, marginatuak izan zirenak betidanik;
uste zuten beti zeudela bakarrik, baina, marginatuak badaki nondik ibili.
Laztanez bilatzen du iraultza eta badaki norekin egin,
kostatzen zaiona da indarrak batu eta… iraultzari ekin!

Ederrak direnak, berriz, hor zeuden, bakoitza bere kuboan, besteari begira ea noiz talka egin,
eta ahal bada bi pauso gora segi;
azpikoa gero eta beherago, uste zuten ahalko zutela hobeto bizi.
Nola gelditu abidura handiko joko hori,
munduan hiltzen zituena milaka kultura, denbora eta asti.

Egun batean, hau gehiago ezin ikusi eta, eman zion baztertuak lanari,
batu zituen alternatibak laztan biziz, munduko kulturak eta guzti.
Gutxinaka eman zioten buelta berebilari eta injustiziari.
Eskerrak galdu ez genuen aukera horri!
Garrantzia eman genion naturari, eta ez materialari;
pertsonen arteko errespetuzko harremanari,
benetan genituen beharrei eta ez kapitalari.

Lehentasuna eman genien emakumeen borrokari, aberastasunaren banaketari, kuboen apurketari… agur zentzu gabeko lur suntsiketa eta espolioari.
Gure gurasoek bidean galdutako ideiei heldu genien, beste hainbat eztaibaidarekin,
baina, oraingoan bai, ezin geldituzko bide bati;
demokrazia ekonomikoari, denok janaria izateari;
zentzuz jokatzeari eta soilik behar genuena produzitzeari,
benetako pertsona moduan jokatzeari…

Orain gaude pozik eta trankil.
Amaitu ziren gerrak eta genozidioak,
eskerrak,
herrien arteko elkartasun eta maitasunari;
akabo norbanakoaren bizitza lapurtzea, 1000 milioi pertsona gosez hiltzen uztea,
nola banatu ikasiz.
Akabo asmatutako epidemia eta industria farmazeutikoa,
ezin genuelako bizitza eternal faltsu batean sinetsi;
beharra duenari behar duena emanez,
bakoitzak ukaturik berea,
denon artean geurea.

Ederrari zer esan gelditu zitzaion marginatuari,
seinale ona zen hori.

Ederrak ez zeukan zer eginik,kubotik ihesi;
ispilura begiratu, marginatua izan nahi zuela konturatu, baina, berandu zenez, ezin izan zuen bizi.

Aukeratu orain nola nahi duzun zeure burua hezi eta pertsona moduan haz/si.

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude