Ekonomia itinerarioa 3x3

jendartea — 2014-11-22
Irakurri Offline:

Talaios-eko abentura hasi genuenean ez genekien zehazki zer ekarriko zigun. Bi urte bete ditugu jada, hasi ginenean zer egin nahi genuen zen gutxi gorabehera genekien bakarra: Tresnak & Garapena, Formazioa & Ahalduntzea, Estrategia & Analisia.

Horretaz gain, hasieratik ere ekonomiarekin harremana zuten gaiak lantzeko helburua ere bagenuen buruan, baina ez genuen bakarrik egin nahi. Horregatik, BakalHau kolektiboaren barnean ematen hasi genituen lehen eztabaidak. Horien ondorioz, Talaios barnean laugarren lerro bat ere irekitzea erabaki genuen.

Ekonomia & Eraldaketa

Ekonomia sozial eta eraldatzailearen esparruan, ekintzailetasun eta enpresa eredu berriak sortzen, saretzen eta hedatzen laguntzen dugu.

Orain, proiektu, eztabaida, ekimen ezberdin askotan gaude murgilduta eta ez garrantzitsuena, ez gaude bakarrik! Azkenak aipatzearren, Kooperatzen Enpresa kooperatiboak sortzeko formakuntza ekimenean eta OlatuKoop Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Saretzeko helburua duen sarean.

Azken aldian ekonomiaren inguruko informazio uholde guzti horretatik jasotako erreferentzia interesgarri batzuk partekatu nahi dizkizuet komunikazio honen bidez. Koherentzia askorik ez duzue aurkituko beraien artean, ez bilatu! Eztabaidak hauspotzeko helburua duten materialak dira guztiak, denak gomendagarriak.

Irudia: “Regel van Sarrus” by Silver SpoonOwn work. Licensed under CC BY-SA 3.0 via Wikimedia Commons.

Irakurri Offline: