Aspaldiko aurpegi asko proiektu berrian bidelagun. Erronka ordea, bakarra, baina ez makala; etorkizunean izan ahal garen hori irudikatzea hain zuzen. Gaurko errealitatetik biharkora jauzia, gaurko hausnarketak edo beronen ezak mugatuko du. Etzi-n argi daukagu hausnarketatik eman nahi dugula; nahiz eta etzi jakingo dugun gaur esandakotik zertan asmatu dugun.
Ezin lehen hitzok bukatu etorkizunari so egiteko talaia honetara igotzeko gonbitea luzatu didaten Talaioseko lagunei eskerrik zintzoenak eman gabe. Prismatikoak prest!

Editoreen oharra: Oso pozik gaude, gurekin batera abentura honetan parte hartzeko eskaintza onartu izanagatik. Ziur berarekin etorkizuneko gaiak jorratu nahi dituen hedabide gazte honek, oraindik ere urrunagoko begirada bat izango duela.

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude