Entzun duzue? Petroleoa agortzen ari da! Baita izotza ipar eta hego poloetan, eta ozono geruza ere. Basoak suntsitzen eta ur garbia kutsatzen ari garela eta gauzarik okerrenak ez dira hauek. Pentsatzen dut nabarituko zenutela oso gaizki ikusia dagoela honelako informazioa zabaltzea ekonomiak beti gora jo behar duen sisteman, gure planetaren baliobideak infinitoak izango balira bezala. Eta orduan, nora goaz gure etorkizunean pentsatzen? Mundua bukatzear dago eta gu 40 urteko hipotekak sinatzen?

Albiste gehiegi irakurtzen ditut eta etorkizunaz idazten dutenak gustatzen zaizkit bereziki. Niretzat hiru arlo garrantzitsu daude: epe txikirako etorkizunak, epe luzerakoak eta infinitoa. Grezian gertatu dena epe txikirako etorkizuna da, oso bihurria. Iritzi asko daude alde batera eta bestera, guretzat oso garrantzitsua dirudi orain gertatzen ari delako eta bere ondorioak bizitzeko aukera izango dugulako. Epe luzera idazten diren albisteek ordea hasieran aipatzen nituen gaiekin lotura handiagoa dute. Honekin lokatzetan sartzen naiz pixkat, batzuk  epe luzean gertatuko diren gauzak ez direla pentsatuko baituzue. Bukatzeko infinitoa, noiz sortu zen dena, unibertsoa, espazioa eta gizateriaren etorkizuna. Hauek izango direla nire abiapuntuak etzi.pmn idazteko .

Pentsa ezazue txinatarren madarikazio honetan, “garai interesgarrietan bizitzea opa dizut”. Normalean historiak gogora ekartzen dizkigun gaiak txarrak izaten dira, bereziki gudak.Beraz, historiak aurrera egin ahala, beronen atal “lasai” edo “atseginagoak” bizitzea suposatu beharko luke kaleko jendearentza;  baina badirudi zenbat eta historio distopikoa-goak jaso, gizartearen gehiengoa lasaitasun handiagoz bizi dela. Esaterako aldaketarik gabe eta protagonistok distopia horren kontra gure oraingo “pakea” ekartzeko borrokatzen dutenean. Oso interesgarria da gai honen inguruan Gorka Juliok duen ikuspuntua (etzi.pm-ko distopietatik ikasteko artikuluan azaltzen duena).

Baina normalean produktu komertzialak saiatzen dira historio sinpleak kontatzen, honen adibide bikaina da Interestellar pelikula. Onartu behar dut film hau asko gustatu zitzaidala, eta bertan irudikatzen den distopia izan zela niretzat garrantzitsuena; nahiz eta ez denoso sineskorra armada gosearengatik desagertu zenaren argumentua. Ideia polita da, oso.  Bere baliabideak gizarteko subjetu guztien artean banatzen dituen sistema bakoitzak janaria indarrez lotu eta jendea goseak hiltzen uztzi beharrean? Ez dakit Estatu Batuarreko biztanleriak horrela ikusi zuenik pelikularen zati hau baina komunismoarekin erlazio handiagoa du beraien sistema ekonomikoarekin baino. Komentatzen ez duten beste gai oso garrantzitsu bat elikadura burujabetasunarena da. Norentzat ari dira sortzen janaria? Estatu Batuentzat bakarrik? Eta hala bada, nola babestuko dute gainontzeko herrialdEengandik? Eta…

Bukatzeko esan, ingenieria naizen aldetik, gustuko dudala nire alorrean edonori erantzuteko kapaz izatea; baina etorkizunak ez dizkigu erantzunak ekartzen. Galderak bakarrik. Hau izan da nire lehenengo posta eta orokorra izatea nahi nuen. Hurrengo artikuluetan gai bakar bati buruz idatziko ditut nire galderak eta beraien erdi erantzunak. Agian bat edo birekin asmatuko dugu zelakoa izango dan geroa.

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude