Talaios kooperatibako kidea eta Koop57ko kooperatibista. Garatzailea, Irakaslea, hacktibista eta hedabide ezberdinetako kolaboratzailea.

Liburu gehiago irakurtzea jarri nuen xede moduan irailean eta orain horri lotuta beste bat proposatu nahi dizuet. Liburu edo artikulu luze samarren bat irakurriz gero, horri buruzko zerbait idazteko intentzioa daukat; zuei ere horixe bera gomendatzen dizuet. Horrela bakoitzaren irakurketak, eztabaida, gogoeta edo ekarpen komun bihurtu ditzakegu.

Ordutik ona liburu eta artikulu batzuk irakurri ditut jada. Azkena, Antoni Olivék idatzitako Qui vol el panglós? (Zeinek behar du panglos-a?) eleberria. 1992an eleberri txiki kategorian, zientzia fikzio UPC saria irabazi zuena. Eleberrian, panglos izeneko itzulpen automatikorako gailu bat aurkezten du. Gailuak, hitz egindako hizkuntza hartu eta automatikoki eta berehalakoan itzultzen du ahots tonu propioa erabiliz. Irakurketa honek, Berrian “Panglos” artikulua eta Jakinen aterako den “Zientzia fikziozko asmakizunak” idaztera eraman nau.

Niretzako zientzia fikzioak etorkizunean emango diren zenbait erronka aurreikusteko behintzat balio du, baina gainera uste dut ez dela zientzia fikzioaren balio esklusiboa. Ziur artikulu edo liburu bat irakurtzean sentitu duzuela horrelako mugimendu bat zuen barruan, hori adieraztea bakarrik eskatu nahi dizuet.

Hemen eta orain niretzako arrazoi ezberdinengatik, Etzi.pm-n jorratzen diren gaiei lotutako interesgarriak izan diren liburuen zerrenda bat uzten dizuet, nahi duenak erabiltzeko. Beraien arteko antzekotasun bakarra “sareak” direla esan daiteke; jendarteari, ekonomiari, politikari, gatazkei, teknologiari lotuta sareak agertzen direlako.

Zientzia fikzioa

[ ] La era del diamante: manual ilustrado para jovencitas – Neal Stephenson
[ ] Islas en la red – Bruce Sterling
[ ] Jeniffer gobierno – Max Barry
[ ] Pirate Cinema – Cory Doctorow
[ ] Ubik – Philip K. Dick
[ ] Los Desposeidos – Ursula K. Le Guin
[ ] Lexicon – Max Barry
[ ] Little Brother – Cory Doctorow
[ ] Al final del arco iris – Vernor Vinge

Saiakera

[ ] La ética hacker y el espiritu de la era de la información – Pekka Himmanen
[ ] La catedral y el bazar – Eric S. Raymond
[ ] Trilogía de las redes – David de Ugarte
[ ] Código 2.0 – Lawrence Lessig
[ ] Software libre para una sociedad libre – Richard Stallman
[ ] Manifiesto Cyborg – Donna Haraway
[ ] Sync – Steven Strogatz
[ ] To Save Everything, Click Here – Evgeny Morozov
[ ] Future Perfect: The case of Progress in a Networked Age – Steven Johnson

Sare sozialak

[ ] Smart Mobs: The Next Social Revolution – Howard Rheingold
[ ] Linked – Albert-László Barabási
[ ] Emergence – Steven Johnson
[ ] Redes complejas – Ricard Solé
[ ] Tipping point – Malcolm Gladwell
[ ] Connected – N. Christakis & J. Fowler
[ ] Curso de análisis de redes sociales – Julián Antonio Paniagua López
[ ] Sociofobia – César Rendueles
[ ] La complejidad de la cooperación – Robert Axelrod

Sare ekonomikoak

[ ] The long tail – Chris Anderson
[ ] Wikinomics – Don Tapscott / Anthony D. Williams
[ ] Alderdi komunistaren manifestua – Karl Marx
[ ] El capitalismo que viene – Juan Urrutia Elejalde
[ ] El minotauro global – Yanis Varoufakis
[ ] El capital en el siglo XXI – Thomas Piketty
[ ] La sociedad del coste marginal cero – Jeremy Rifkin
[ ] No Local: Why Small-Scale Alternatives Won’t Change The World – Greg Sharzer
[ ] La teoria de juegos – Robert J. Aumann

Sare gaztazkak

[ ] Lawrence de Arabia GUERRILLA – Wu Ming
[ ] Lo que todo revolucionario debe saber sobre la represión – Victor Serge
[ ] La insurrección que viene – Comite invisible
[ ] Manual guerrilla de la comunicación – Luther Blisset
[ ] Learning from the stones – David Lai
[ ] Brave New War: The Next Stage of Terrorism and the End of Globalization – John Robb
[ ] The Hacker Crackdown – Bruce Sterling
[ ] El arte de la guerra – Sun Tzu
[ ] El imperialismoa, fase superior del capitalismo – Vladimir Ilich Ulianov

EXTRA

[ ] La guía del autoestopista galáctico – Douglas Adams

* Liburuen izenburua irakurritako hizkuntzan agertzen dira. Batzuk ez ditut bukatu, beste batzuk gainetik irakurri ditut, baina gehienak irakurriak ditut, batzuk bitan. Hala ere, zerrendan egotea merezi zuten guztiek.

Irudia: “War-of-the-worlds-tripod” by Henrique Alvim Correa – Originally from en.wikipedia; description page is/was here.. Licensed under Public Domain via Wikimedia Commons.

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude