Talaios kooperatibako kidea eta Koop57ko kooperatibista. Garatzailea, Irakaslea, hacktibista eta hedabide ezberdinetako kolaboratzailea.

Dbizi Bonopark-ek eskaintzen duen Donostiako bizikleta elektriko sistema publikoak eraso larriak jasaten ari da; ez da lehenengo aldia, baina bai larriena. Zerbitzua orokorrean ona zen, baina azken hilabeteetan arazo larriak ditu akats, lapurreta eta erasoen ondorioz.

Ez da Bonopark enpresak arazoak dituen leku bakarra, Donostiakoaren ondoren, Madrilen lortutako kontratuan ere arazo oso larriak izaten ari da hasieratik. Lehena, bere sistemen hackeatzea lortu zuten. Erasoan, bideo porno bat jartzea lortu zuten erasotzaileek. Sinatutako kontratua ez betetzea egotzi diote, horregatik Madrileko udalak kontratua ez betetzeagatik, enpresa zigortuko duela adierazi du.

Donostiakoa aldiz, kale erasoen eta lapurreten ondorio zuzena da. Enpresak webguneko eta sare sozialetako komunikazio zuzena eten badu ere, ofizinakoekin hitz egin ondoren, eta jendeak sare sozialen bidez esandakoagatik badirudi Antiguoko gazte talde batek, lortu duela bizikletak posteetatik askatzeko teknika bat. Horren ondorioz, bizikleta asko eta totem batzuk apurtuak daude erasoengatik. Ezagutza hori orain hirian zehar hedatzen ari da eta arazo orokor batean bilakatu da enpresa, udal eta erabiltzaileentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude