Baziren behin Madrilgo gobernu zentraletik 28 milioi euroko diru laguntza jasotzeko bertoko erakundeek 56 milioi euro gastatzea pentsatu zuten “bisionarioak”. Ohituta zeuden diru publikoaz lagunentzako txiringitoak montatzen eta noski, dirutza horrekin sekulako txiringitoa montatzeko aukera zuten. Halaxe hasi zen Tabakaleraren istorioa. Bulegoetan diseinatutako kulturaren eta beronentzako edukiontzien azken adibidea (egundaino).

Mila gorabehera (ia ia, urteak adina), proiektuaren “definizio” eta “birdefinizio” zenbaezinak, inaugurazioa, “etxafuegoak” eta Irailaren 15a. Bai, bai, Irailaren 15a. Proiektua abian normaltasunez joan beharko litzatekeen egun soil bat. Tabakalerako zuzendari Ane Rodriguez-i GARAn eginiko elkarrizketa publikatu zuteneko eguna. Oraindik ezin dut burutik kendu elkarrizketaren edukia. Beno, zehatzago esanda, ezin ditut burutik kendu elkarrizketa horretako bi puntu. Eta mila hitzek baino, mila hitz dituen argazki batek askoz gehiago balio duenez hemen dituzue bi puntuok:

1 20150915_1801181

2 20150915_1804051

Hau serioa den galdetzea protokolarioa da kasu honetan. Lehen puntuari dagokionez, ez dut hitzik indefinizio hau era finean definitzeko (lasai irakurle, neu ere ari naiz”pixka bat gogoetetan” editore taldearekin, eta ziur izan wordpress zaharkituta geratzerako bilatuko dugula hitz egoki bat). 37000 metro karratu ia osorik bete dituzte eta orain ari dira aztertzen ze ekarpen egin dezakeen bakoitzak? Txalo! Artisten topaleku da bai!

Bigarren puntuari dagokionez, zer esan? 1,4 milioi euro eskatu erakunde bakoitzari? Elkarrizketako lehen parrafoan erakunde pribatua direla argi eta garbi utzi bezain pronto? Proiektua martxan jarri aurretik 84 millioi € joan dira (ofizialki); euskal instituzioek bi heren jarrita; eta orain beste 6 kilo urtero definitu gabe dagoen proiektu batentzat? Txalo eta txalo! Bota txapelera dirua, bulegoetako artistak dira eta!

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude