Ikasbideak

jendartea — 2015-11-03
Irakurri Offline:

Zoragarria da haurtxoak inguruarekin libreki jolasten ikustea. Sentitu dezakezu bere poza, bere pasioa eta bere bilakaera; ikaskuntzaren eta sorkuntzaren bizitzea. Egoera horretan momentua sentitzeko gai dira, etorkizun bakarra orainean kokatu eta horren arabera barrua eraiki. Kontzientzia horrek izugarrizko indarra dauka bai arlo mentalean bai gorputz fisikoan.

Ikasketa formalean zergatik aldentzen gara hainbeste eredu horretatik? Zein da arrazoia eta zein helburua? Zergatik bideratzen dugu hainbeste ikasketa prozesua?

Orokorrean ikasketa prozesuak norabide bakarrean definiturik daude, zeinean, jakintzaren jatorria toki batean kokatu eta hark zabaltzen duen. Hartzaileak informazioa jaso eta espazio-material hertsi batean eraiki behar du bere jakintza eta, gainera, forma bakarrean izango da ebaluatua. Nagusiki material itxiak eman beharrean zergatik ez espazioak eta baliabideak eskaini.

Gure bilaketek zoriontasun pertsonalera eta kolektibora garamatzala nago sinetsita eta, beraz, ikaskuntza esparruan iraganeko jakintzei tokia bai baina formatzen ari denari aukera handiagoa eman behar zaiola uste dut. Errespetuan oinarritutako ikaskuntza baten aldekoa naiz eta esparru horretan, pertsonen jakintza anitzak kontutan hartzea da oinarrizko ezaugarria. Konpartitua bai baina, jakintza, jakin-mina, sormena eta bilakaerak ezin dira kutxa batean sartu. Aurrean beste mundu bat daukagu, gure buruei aukera bat eman beharko genioke.

Jolas bat proposatu nahi dizuet. Hasierako galderak irakurri eta erantzun; orain dagoen eredua mantentzeko arrazoiak besterik ez badituzu ikusten ingurura begiratu eta pentsatu, hori nahi al dugu? erantzuna bai baldin bada agian jolas hau hor bukatu da zuretzat. Erantzuna ez hitza bada orduan jolasten jarrai dezagun, pentsamendu eta ekintza konpartituen indarra aldaketen bidetan kokatzen baikaituzte.

Etzi gaur da.[twitter style=”horizontal”  text=”#Ikasbideak – Espazioa eta baliabideak.  Testua: Nora Barroso @axala_n. Irudia: Eider Eibar.  @etzipm 2dez” float=”left” use_post_url=”true”]

Irudia: Eider Eibar “Ikasbideak” testuan oinarrituta

 

Irakurri Offline: