Etorkizuneko nostalgia sortzeko artefaktoa

Mugikorra, kontsumorako gailu nagusia bihurtzen ari den honetan, Telegramek tresna sinple baina erabilgarri bat jarri du martxan “Kanalak”. Ez da egin duen aldaketa bakarra, botak ere martxan jarri dituelako. Kanal horiek harpidetzeko aukera ematen duten norabide bakarreko Telegram jarioak dira. Berritasuna baino, orain arteko zerrendekin alderatuz hauetara harpidetzeko aukera dago, ez da kontaktu zerrenda itxi batentzat kanal bat. Harpidetzen direnak ezagutu, kanalaren administratzaileak izendatu eta mezu bakoitzak duen irakurle kopurua ere jakingo dugu kanal hauen bidez.

portu_aritimoa_moblog

Bere garaian blogen hedapenarekin, moblogaren ideia ere zabaldu zen. Mobloga, sakeleko  edo eskuko gailuez egindako blog azkarraren ideia zen. Bere garaian beharbada teknologiak ez zuen gaur bezalako erraztasunik ematen eta beraz arrakasta ere eskasa izan zen. Bere ondarea, Tumblogetan (tumblr ezagunena) edota gero etorriko zen mikroblogintzan (Twitter ezagunena) gelditu zen.

Kanal hauena esperimentu bat bada ere, kanal bakoitzari URL bat eman izanak garrantzia berezia dauka. Talaiosen kasuan bi moblog berri sortu ditugu, esperimentatzeko:

TM – Talaios Mobloga (informazioa)

Lehen mezuak:
Kaixo Talaios moblogera harpidetu zareten zoro/lagunak. Kanal hau esperimentaziorako erabiliko dugu. Bi zentzutan:
+ Talaiosen inguruko albiste, eskaera eta primiziak argitaratzeko
+Gaurko albiste anekdotikoak diruditenak etorkizuneko Talaiosen errealitate posibleetara proiektatu, pildora futurista txikietan.
Laster arte…

+into: http://telegram.me/talaios

PM – Portu Maritimoa mobloga (fikzioa)

Lehen mezuak:

Krakenaren kofradiako kide bat naiz. Izango duzue gure berri gehiagotan ere, momentuz jakin zuen onerako Euskal Uretan bizi garela, kantauri itsasoak bustitzen duen edota noizbait busti zuen ingurunea da gurea.
Momentuz ezin gehiago esan, baina gure albisteak laster iritsiko zaizkizue Taosak ekarrita.

+into: http://telegram.me/etzipm

Denak ari gara esperimentatzen, Mugikaria bera, hedabide digitalen munduan esperimentua den bezala, moblog hauek ere informazioa edo kontakizunak beste era batera egiteko esperimentu bat dira. Badakigu testuinguru mugikorra gure bizitza aldatzen ari dela, baina uste dugu oraindik ez garela konturatu zenbateraino. Honekin lotuta, azken aldian irakurri dudan kontzeptu intersgarrienen artean mikro-momentuen ideia dago. Googlek egindako ikerketa horrek behintzat, gauzak zenbat aldatzen ari diren argi uzten du; esperimentatzen jarraitu beharko dugu.

Irudia: Irisheyes – cc-by-sa

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude