Durangoko Azokako Kabi@: Bideo-joko eta Euskara Eguna #2

portada — 2015-12-06
Irakurri Offline:

Kultura digitala definitzen duen zerbait aipatu beharko balitz, bere aldaketa, moldaketa eta eboluzio abiadura dira. Eta pasa den urte honetan gamer edo bideo-jokalarien sareko eztanda izan da horren erakusle; honezkero, bideo-jokalari izan ezik, bideo-jokariak ikustea ere joeran jarri da eta hori ekarri nahi izan dugu Durangoko Azokako Kabi@ra.

Horretarako, nola ez, Game Erauntsikoak ekarri behar derrigorrez, Euskal Herriko bideo-jokozale euskaldunak bildu dituen elkartea. Eguna zuzeneko bideo-joko iruzkinekin hasi da eta segidan Patxi eta Robouten eskutik youtube-n bideo-joko partidak nola erratrismititu azaldu digute.

Ondoren, Minecraft txapelketarekin jarraitu dute gamerrek: atxorraren bila aritu dira Durangoko azoka birtual baten barruan. Bitartean, RetroPie kontsola bi montatu dituzte, Raspberry Pi teknologia erabilita bideo-joko onduetan jokatzen aukera emanda.

Goiza amaitzeko Binary Soul enpresakoek Sorgina Pirulina bideo-jokoa aurkeztu dute eta Euskal Herriko Pelota Birtuala esperientzia bizitzeko aukera eman digute: Oculus Rift betaurrekoekin frontoi birtual batean jokatzeko aukera.

Bazkalostean, euskarazko ardatzarekin jarraituz, Zurru Murru jolasa ezagutu dugu, karta jokoa eta mundu birtuala nahastuz elezaharrak osatu eta ikasteko aitzakia ematen diguna. Segidan, EuskaraGarakoek euskara ikasteko webgunea aurkeztu digute. Iametzakoek #datraolat gehigarria nola erabili eta instalatu esan digute, Twitteren traola eta aipamentak egoki deklinatu ahal izateko. Iametzako Asier Iturraldek komentatu digunez, zero zabalerako karakterea da klabea.

Blokearearekin bukatzeko, Elhuyarreko Itziar Cortesek zuzen baino zuzenago aurkeztu dizkigu Xuxen zuzentzailearen azken berritasunak gehigarriaren 20. urteurrenean.

Egunaren bukatzeko, bideo-joko eta aplikazioa garatzaileek izan dute Kabi@ko gidaritza. Ginkgo Games-ekoak eta Binary Soul-koek lehendabizi bideo-joko garatzaile bezala. Hilabete gutxiren buruan osatutako euskarazko bideo-joko itzela biak, Unity motorea erabilita: Biopatrol eta Sorgina Pirulina.

Mikel Artetxek Mitzuli aplikazioa azaldu digu, sakeleko telefonoa erabilita testu eta irudi itzulpenak egitea ahalbidetzen diguna. Aplikazioarekin batera hainbat klabe eman dizkigu itzulketa automatikoa hobeto ulertzeko, klase magistral bat berak emandakoa.

Asteazkena Sortzaileen eguna izango da Kabi@n, gerturatu, sortuko dugu giroa.

Irakurri Offline: