Durangoko Azokako Kabi@: Komunitate Eguna #5

bitakora — 2015-12-09
Irakurri Offline:

Sareak banandutako teknozaleak batu ditugu aurtengo egirataua ixteko. Kabi@ko era klasikoan egin dugu gainera, Tabu hitzaldiekin: hizlariek ezin izan dute ‘eusk***’ hitza erabili paper bola zaparrada baten zigorpean.

Sharetuko Oscarrek herritarrek beraiek herrietako gaieitaz mintzatzeko sare soziala aurkeztu digu. Erramintaren funtzionamentua azaldu digu, udalei eta herritarrei zuzendua. Geolokalizazioa, deszentralizatua… oso ideia potentea!

Kaixomaitia.eus ekarri diguta Kabi@ gunera Iñigok eta Aidak. Harreman berriak egiteko webgunearen berritasunak aurkeztu dizkigute, besteak beste, Zirri-Mirri (Tinder-en inspiratutako funtzionalitatea), argazki bisualizazio aukerak berriak eta harpidetzarako formula berritzaileak.

Segidan, Joxe itzuli da Kabi@ra #euskalgif memearen inguruko azalpenak ematera. Euskal memeen beharra azpimarratu du eta bere webgunean jarritako Tumbler-ean erraztasun guztiak jarri ditu edonork bere #euskalgif-ak sortu eta sareratu ditzan.

Guifi.net sare libre, ireki eta neutralaz hitz egin dugu Maiderrek. Posible dugu gure herrian internet paralelo hontara antena txiki eta merke batekin konektatzea. Aplikazio posibleei buruz hitz egin digu eta parte-hartzera gonbidatu.

Bukatzeko, Igerrak, Instagram komunitateak, bere azken ekimenen berri eman digu. Egunero, 100-200 argazki igotzen dituen euskal komunitateak harro eman du antolatzen dituen bilera eta lehiaketen berri, adibidez, Durangoko azokaren inguruan antolatutakoa.

Balorazioa ona aurtengo Kabi@rena: azokan zentralitatea irabazi dugu, baita bisitari kopurua igo ere. Proiektu interesgarriak aurkeztu dira bertan eta, batez ere, talde eta komunitate ezberdinei plazaratzeko lekua eskaini diegu. Hurrengo urtean Kabi@ gehiago!

Irakurri Offline: