Durangoko Azokako Kabi@: Sortzaile Eguna #3

bitakora — 2015-12-07
Irakurri Offline:

Sortzailearen sortze prozesuari, berez konplexua eta ertz anitzduna denari, beste hainbat dimentsio eransten dizkio garai digitalak. Alde batetik, taldean sortzea errazten du, teknologia berriekin kulturako arlo errotuak irauli edo lokalizazio fisikoaren mugak ere gainditu. Bestetik, sortzaile eta ikus-entzulearen artean zubi berriak eraikitzen ditu, non ikus-entzulea bera eduki sortzaile bihurtu daitekeen.

Wikiak dira taldean jakintza sortzearen adibide ederra eta HirikiLabsek dinamizatuta etorri dira Kabi@ra wikilari euskadunak. Herri desberdinetako wiki proiektuak (Amarapedia adibidez) batu dira Kabi@n estrategiak bateratu dituzte eta sinergiak aurkitzeko, baita parte-hartze irekia bilatu ere.

Euskal atzerkigintzara ere irisi dira teknologia berriak, eta horren erakusgarri da Barbantxo 3D ipuin interaktiboa: paperean, aplikazioan eta atzokitan gozatu dezakeguna. Barbantxo klasikoa berbisitatzen du proiektuak Logela Multimediaren eskutik.

Hiru Damatxo komunikazio enpresako sortzaile gazteek berriz, internet erabiltzen dute bere eduki alternatibo eta sozialaren zabalpena handitzeko. Hobeto egiten dakitena egin dute Kabi@n: hitz egin eta edukia sortu.

Eta euskarazko edukien zabalpenaren bisualizazioan giltzatako bat, nola ez, ‘.eus’ domeinuak dira. PuntuEus Fundazioko Lorea Arakistainek bota du erronka, baiez aurten 5000 domeinuetara iritsi, gertu baino gertuago egonik, Abenduko kanpainarekin beteko da helburua ziur.

Txalaparta bezalako musika instrumentu zentenarioak ere badu bere egunaketa Kabi@n. Enrike Hurtado+Beñat Iturrotz eta Ttotelkakoek beraien txalaparta proposamenak ekarri dituzte. Txiki geratu da Kabi@ artista hauen talenturako: teknologia berri askeak, sorkuntza eta ikuskizuna, batuketa gaindiezina.

Bukatzeko, H28 agerkari saretirikoa aurkeztu digute Axpi ilustratzaileak eta Lander koordinatzaileak. Euskal agendako gai eta pertsonai garaikideeak umore garratzarekin janzten dituzte bertako gidoilari eta marrazkigileek hilabeteko 28. egunean; azokara gainera Urtikaria urtekaria ekarri dute.

Hori gaurko langa. Bihar hedabideen etorkizuna izango duzue Kabi@n, gaur etzi.pm-en irakurri dezakezue.

Irakurri Offline: