Etorkizuneko nostalgia sortzeko artefaktoa

Nell, Neal Stephenson-en “Diamantearen Aroa” liburuaren protagonistaren izena da. Bizitza gogorra izan duen neska gaztea da Nell, postcyberpunk nobela honetan. Erakusten digun mundua phyle-etan, komunitate ezberdinetan dago banatua, batzuk tribu, herri, politika… dute oinarri, baina badira phyle sintetikoak ere, beste ezaugarri eta identitate batzuen baitan biltzen direnak.

Mundu horretan, klase baxukoa den Nell-ek aurrera egin beharko du, bere irakaskuntza prozesua gidatuko duen “liburu elektroniko” baten laguntzaz. Nell-ek bere kaxa ikasten lagunduko dion liburu elektroniko aurreratu eta inteligente honi esker, ahaldundu eta bere bidea aurkituko du.

Nell-en espiritua jarraitzen duen eskola honetan, ikastaroen bidez, Internet eta teknologien erabileran ahalduntzea bilatuko dugu. Ikastaro teoriko-praktiko-parte hartzaileen bidez, hilabetean gai bat landuko duten saioen bidez. Talaiosek, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiarekin batera martxan jarritako esperimentu hau gaur bertan hasiko da.

Inelll-irudiazena emateko aukera jada irekita dago, aurreragoko ikastaroetan ere aukera egongo da. Lehen saioa, gaur ostirala, arratsaldeko 18:00etan Informazio kudeaketari buruzkoa izango da eta bertan informazio jarioa kudeatzen ikasteko tresnak eta baliabideei buruz jardungo gara.

Irudia: http://psychicorigami.com/wp-content/uploads/2008/01/appleii.jpg

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude