Inteligentzia zikloaren metodologian zehar ezer ez da intuizioz (soilik) egiten, eta ezer ez da kasualitate.

3.fasean, informazioaren trataera fasean hain zuzen,inteligentzia analistak dira protragonista.  Edozein arkitektok eraikuntza sistema egituratuak beharrezko dituen bezala inteligentzia analistek analisi teknika egituratuak beharrezko ditugu gure lana egoki egin eta aurrean dugun informazioa inteligentzia bilakatzeko.

Baina zein teknikaren bitartez bilakatzen dugu informazioa inteligentzi?

Autoformazio gisa Richards J. Heuer Jr. eta Randolph H Pherson Estatu Batuarrek idatzitako “Tecnicas Analiticas Estructuradas para el análisis de inteligencia” liburua gomendagarria benetan. Urte luzez haien herrialdeko inteligentzia komunitateko partaide izan diren hauek 50 teknika zehatzen inguruko xehetasun guztiak ematen dizkigute, ondoren guk geure eremu eta lanbideetan aplikatu ahal izateko.

Teknika hauek funtzio zein helburuen arabera multzokatuak daude, momentu bakoitzean erabilgarri izango zaizkigunak errazago aukeratzeko.

 

Deskonposizioa eta bisualizazioa

Arazo konplexuen aurrean erabakiak hartu behar ditugunean erabiltzen dira.Askotan zaila da informazio guztia prozesatu eta erabaki argiak hartzea. Daukagun informazio guztia analistaren burutik atera eta paperean edo ordenagailuan simulatzen da, parteak hobeki ulertu eta elkar harremanak errazago ulertzeko.

 

Ideien sorkuntza

Proiektuaren hasierako fasean ideiak sortu edo daudenak ateratzeko erabiltzen dira.Talde kolaboratiboa pertsona bakar bat baino efikazagoa da eta taldean pertzepzio gehiago jaso eta kontraesan gehiago bilatzen dira.

 

Eszenario eta indikadoreak

Etorkizuna aurreikusten saiatzeko erabiltzen dira. Etorkizunean eragin dezaketen indar inpultsoreak identifikatu eta garatzen doazen heinean monitorizatu eta aztertzen dira, indikadoreak sortuz. Eszenarioak  etorkizuna nola garatu ahalko litzatekeenaren historia probokatzaileak eta plausibleak dira.

Etorkizun alternatiboak modu argian marrazten direnean erabakitzaileek mentalki entsaiatu ahalko dituzte eta beren buruei galdetu: “ zer egiten egon beharko nintzateke ni orain horri aurre egiteko ?

 

Hipotesien sorkuntza eta frogatzea

Gertatutakoen zein etor daitekeenaren inguruko usteak frogatzeko erabiltzen dira. Horretarako prozesu zientifikoa aztertu, klasifikatu eta hipotesiak formulatzean oinarritzen da, ondoren frogak eginez konprobazioak egiteko. Hipotesien sorkuntza eta frogatzea da inteligentzia analisiaren funtzio nagusia.

 

Kausa efekto ebaluazioa

Iragana azaldu zein etorkizuna aurreikusteko erabiltzen dira, guztiak arrazoi-ondorio harremanen ulerkeran oinarritzen baitira.

 

Erronka analisia

Modelo mental edo kontsentsu analitiko finkatuak zalantzan jartzeko erabiltzen dira, kontuan hartu beharreko azalpen eta aurreikuspen aukerak dibertsifikatuz eta aurretik kontuan hartu ez diren elementuak mahai gainean jarriz.

 

Gatazken gestioa

Ikuspegi zein  iritzi ezberdinak prozesu analitikoaren hasieran identifikatzeko erabiltzen dira, azken faseetan kontrajarri bihurtu ez daitezen.

 

Erabakiei laguntza

Teknika hauek egoera konplexuak desglosatu eta aukerak eta arriskuak definitzeko erabiltzen dira, erabakia hartu behar dutenek egoera errazago ulertu eta erabakiak hartu ahal izateko.

 

Gure herria egituratzeko, ahalik eta subirautza handiena lortzeko eta estatu egituraketan aurrera pausuak emateko beharrezko izango ditugu teknika hauek.

Beharrezko izango ditugu analisi egituratu eta zehatzak egingo dituzten analista euskaldunak.

Atzean utzi behar ditugu makro-teorizazioen bidetik diseinaturiko planak (inongo definizio eta xehetasunik gabeak), baita intuizioz egindako taktika proposamenak (norberaren iritzi eta nahien arabera moldatuak).

Izan gaitezen inteligenteak, erabili dezagun inteligentziaren zikloa, sortu dezagun inteligentzia departamentua eta egin ditzagun inteligentzia informeak.

Has gaitezen gaurdanik inteligentzia analista euskaldunak prestatzen, etziko burujabetza gertuago egon dadin!

 

Iruzkinak

Ezin da iruzkinik egin.