Egun askotan izaten ditugu aipagai IKT edo Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak. Sarri modako akronimoaren atzean aurkitzen diren erronka, aukera eta mugak gureak eta oraingoak ez diren perspektibetatik aztertzen dira, edo errazkerien atzean ezkutatuta gelditzen zaizkigu. Talaios Kooperatiba eta Errota Digitalak antolatuta, UEU udako ikastaroen barnean eta Deusturen languntzarekin IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako abiapuntu berriak ikastaro hau antolatu dugu.
- Hasiera-data: 2016(e)ko uztailaren 8a
- Amaiera-data: 2016(e)ko uztailaren 9a
- Tokia: Bilbo – Deustuko Unibertsitatea
- Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/deustuko-unibertsitatea-bilbo/
- Ordutegia: Ostirala eta larunbata. ostirala 16:00-20:00 eta larunbata 10:00-19:00
- Izaera: Presentziala
- Ordu kopurua: 12.00 ordu
- Matrikula-prezioak: Orokorra: 30,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 27,00 €. UEU Bazkideak: 22,50 €
- Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
- Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko uztailaren 3a
Zer nolako eraldaketak ekarri dituzte Internetek eta Internetekin lotutako teknologia, praktika eta diskurtsoek Euskal Herriko errealitate politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaletara? Ze ondorio dituzte praktika eta marko berri hauek errealitatearen ikerketa eta ezagutzari eta herri eta gizarte mugimenduen ekintzari dagokionez?
Gure Esku Dago, Hekimen eta .EUS Fundazioarekin batera IKTek Euskal Herri garaikidean zabaltzen dituzten ekintza eta jakintza lerroak elkarrekin esploratuko ditugu. Ikastaroari amaiera Bilboko Kafe Antzokian emango diogu, “Gau Digitala” deituriko jaian.
Ikastarora etorriko ez bazara ere Gau digitalean itxaroten zaitugu, Bor-Bor DJak, Beñat Jimenez, TTunTTunbrigade eta TTotelka taldeen kontzertu izugarriarekin.