"Pitsirikos": Den Podemos. Ezin dugu

ekonomia — 2016-06-30
Irakurri Offline:

“Pitsirikos” Grezian dagoen blogik jarraitsuena da. Ia egunero argitaratzen du artikulu bat; idazle ezezagunen batena bada ere eta bertara igorritako gutunak ere argitaratzen ditu. Hona hemen Espainar Erresumak hauteskundeen ondoren ateratako analisiaren itzulpena.

Ezin dugu (Den podemos)

Mariano Rajoyren eskuineko Alderdi Popularra lehena atera da azken Espainako hauteskundeetan berriz ere gehiengo osoa lortu gabe; eta bestalde Podemos hirugarrena atera da bigarren postua sozialistek eskuratu duten bitartea. Espainako hauteskundeetako irabazle nagusia ordea abstenzioa izan da; alderdi bozkatuena baino kopuru handiagoetara helduz.

“Brexit”-aren erreferendumaren ondoren, Espainako hauteskundeak ia ikustezinak balira lez pasatu dira.

Bretaña Handiko hiritarrek haien presentzia nabarmenago egin zuten Espainarrek baino; logikoa da, izan ere Espainiak britaniarren konplexua du, eta espainarrek ez zuten konplexurik izan Frankoren 40 urte jateko eta eserita egoteko.

Bazegoen itxaropen bat Europako ezkerreko alderdientzat, zenbait herritan irabaziko zutela eta Europar Batasuneko agenda aldatuko zutela.

Txorakeriak.

Europako alderdi ezkertiarrak, neoliberalak dira.

Ez dute Europar Batasuna zalantzan jartzen, ez dute merkatuaren ekonomia zalantzan jartzen, baina esaten digute alternatiboak direla, ederragoak eta guayagoak, Manu Chao-tik pixkat eta Txe Gebaratik beste pixkat -tatuajeetan, posterretan, kamixetetan, eta esaldietan bakarrik- eta ez dituztela eskuineko alderdi zein sozialisten pekatuak egiten.

Ez dituzte eskuineko zein sozialisten pekatuak egiten gobernuan ez direlako egon, soilik horregatik.

Grezian, ezkerrak gobernua hartu du eta segituan ikusi dugu iruzurra.

Beste aldetik, argi dago Espainako eta Portugalko ezkerrek emaitza hobeak lortu izango lituzketela ez bazuten bat egin Grezian Syrizak egin duen porrot eta iruzurrarekin.

Beste herrialdeetako hiritarrek ikusi eta ikasi dute ze nolako garaipenak eskuratu dituen ezkerrak Grezian.

Ezin dut demostratu, baina nire sabelak hala esaten dit. Alexis Tsipras prestatuta zegoen hasiera hasieratik, Europako beste herrialdeetako ezkerreko alderdiek burua altsa ez zezaten.

Ezkerra boterearen alternatiba sakona litzateke, beraz hori gerta ez zedin desegin eta baliogabetu beharra zegoen.

Alexis Tsipras iruzurgile politikoak lortu egin du. Hau baldin bazen Tsiprasi eman dioten misioa, lortu du eta zoriontzea merezi du.

Eta ezkerraren ordez, alderdi nazionalistek altxatu dute burua.

Hiritarrak ez badu ezkerrean irteerarik aurkitzen, eskuinera joko du. Oso eskuinera gainera. Eta ezkerreko iruzurgileek “faxista” deituko diote eta ez ikusiarena egingo diote beraiek izan direla eskuinera bidali dutenaren ideiari, hain zuzen.

Burgesia ez dago kezkatuta.

Badakite faxismoa beraien jostailua dela eta oso ondo dakite nola erabili. Horrela erakutsi dute lehenago ere hainbat alditan.

Jarrera iraultzailearik gabeko ezkerra ez da ezkerra.

Txorakeri bat eta egi erdi bat da.

(Gaur bezala, aurreko ekainean, Grezia Alexis Tsiprasen Erreferendum proposamenarekin esnatu zen. Eta nik hala idatzi nuen orduan ilusioz beterik, gaur egun iruzur baten gainean idatzitako textua: Lehen aldiz ezkerra, lehen aldiz demokrazia.)

Jatorrizko artikulua [Grezieraz]

Irakurri Offline: