Urte berriarekin batera, garai berria hasi du Etzi Portu Maritimoak. Berrikuntzen artean, kolaboratzaile berrien artikuluez gain, irratsaioa (Talaiosen eskutik) eta bideo-ekoizpenak eskainiko ditugu.

Aiert Goenaga arduratuko da ikus-entzunezkoez, Portuko Elkarrizketak titulupean. Lehen saioan Gotzon Barandiaran eta Igor Elortza bildu ditu Ondarroako Portuko Ranpin; naziogintzak euskal kulturaren transmisioan dituen erronkaz aritu dira.

Hona hemen titular nagusiak:

  • “Euskara batua beharrezko baliabidea da komunikatzeko” (Elortza).
  • “Ez da egon agintean euskalgintzaren aldeko apustu sendo bat” (Barandiaran).
  • “Transmisioa sorkuntzan hasten da. Sormena sustatu behar da eta gero irakatsi” (Barandiaran).
  • “Botere politikoei, orokorrean, gehiago interesatzen zaie kultura modu dekoratibo batean; ikuspegi kritikorik gabea, alegia” (Elortza).
  • “Ezker abertzaleak, eta oro har, ezkerrak, kultura sustatzeko baliatu beharko luke politika” (Barandiaran).
  • “Agerpen indartsuak behar ditugu komunikabideetan ere, elkar-ezagutza eta elkarlana lantzeko” (Elortza).
  • “Plazak ireki behar ditugu eta hori komunikatu. Ahalegin doblea egin behar dugu, zoritxarrez, esparru horretan ere” (Barandiaran).
  • “Debate primario bat behar dugu: kultura ongizatearen parte da? Ez da?” (Barandiaran).
  • “Garrantzitsua da gure umeei zein mundu utzi, baina munduari zein ume utzi ere bai” (Elortza).

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude