Blogetan lehiaketako finalista gara!

bitakora — 2017-03-28
Irakurri Offline:

Blogetan! Euskal blogariak lehian txapelketaren bigarren edizioan finalera iritsi da Etzi.pm, Gizartea eta Politika kategorian.

Aurtengo edizioan 129 blog lehiatu dira, eta 12 gara finalista! Epaimahaia eta publikoaren artean aukeratu dituzte blog finalistak. Twitter eta lehiaketaren webgunearen bidez bozkatu dute erabiltzaileek ia hilabete batez. Eta epaimahaikideek ere euren iritzia eman dute. Bien artean edizio honetako blog finalistak aukeratu dituzte.

Gure kategorian 21 blog sartu ziren, eta 3 gaude azken txanpan. Honakoak:

  • Etzi pm bloga: Talaios Kooperatibaren proiektua da, eta eztabaida eta hausnarketa egiteko plataforma da.
  • Baloreak baloratzen: Maisu-andereñoak kudeatuta dago eta hemen, eskolan baloreak lantzeko hainbat tresna aurki daitezke: bideoak, irudiak, testuak, albisteak, hausnarketarako gaiak…
  • Hitzak airean: Egilearen inplosio guztien leherketa. 2014tik egilearen gizartearen inguruko gogoetak plazaratzen dituen txokoa. Prosa zein bertsoz pentsarazteko idatzitakoak.
Sari banaketa bihar, martxoak 30

Kategoria bakoitzeko blog irabazlea zein den eta blogari berriaren sariak nork irabaziko duen martxoaren 30ean, bihar osteguna, jakingo dugu, Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldian zehar.

Mila esker eta zorte on denei!

Irakurri Offline: