Ikerlaria edo. ZiFizalea eta optimista diagnostikatua. Izango garelako gara.

Zer dute komunean rol jokoek eta euskaldunek? Prentsa txarra.

Euskaldunok terrorista odolzale, primitibo eta exotikoak izan bagara, rol jokoak lau baztertu sozialen perbertsio infantil izan dira kasurik onenean, eta txarrenean kaletik burusoilak ehizatzera irtetera bultzatzen zaituen sekta satanikoa edo (true story).

Guztia egia da, noski.

Eta horregatik gure historian oso gutxi egin dugun zerbait egitera animatu nahi zaituztet, bi munstrokeria batzeko: euskaraz rolera jolastera alegia šŸ˜€

Rune Quest. Fantasiazko rol joko klasikoa (1978).
Zer da rol joko bat?

Rolera jokatzea ipuin bat taldean kontatzea bezalakoa da. Gidari edo ā€œmasterā€ lanak egiten dituenak istorioaren elementu gehienak ezagutzen ditu (aurretik idatzita edo irakurrita dituelako), eta beste jokalariek istorio horretan parte hartzen dute, erabakiak hartuz eta pertsonaiekin ekintza ezberdinak saiatuz. Adibidez:

GIDARIA: Kobazulo beltzaren sarreran zaudete. Kanpoan eguzkiak dirdira egiten du eta txoriak entzuten dira, alai eta txepel haien kantuak hedatzen. Barruan iluntasun lodi bat baino ez, eta gauza hil eta ustelen hats nardagarri bat.

1. JOKALARIA (Flora Barnes): Ni sartuko naiz lehenengo kobazulora!

2. JOKALARIA (Emma Bates): Itxaron! Arriskutsua izan daiteke! Pentsa dezagun hobeto zer egin.

3. JOKALARIA (Ragandra Panro): Utziozu! Berak jakingo du. Guk hemen itxarongo dugu badaezpada.

GIDARIA: Ados. Kobazuloaren ahora hurbiltzen ari zarela hatsa jasanezinagoa bihurtuz doa. Ahaleginak egiten dituzu kasurik ez egiteko, baina usain deskribaezin hori barru-barruraino sartzen zaizu, sudurretik, ahotik, belarrietatik. Bota dado bat, zorabioari aurre egiteko gai zaren ikusteko.

1. JOKALARIAK 20 aldeko dado bat botatzen du, bere pertsonaiaren fitxari erreparatuz. 9 puntuko konstituzioa du, baina 15 atera du dadoan.

GIDARIA: Huts egin duzu. Kiratsak eta beldurrak ukabilkada batek bezala kolpatzen zaituzte Flora Barnes, eta lau hankatan erortzen zara lurrera, botaka eta dardarka. Tarte baterako ezingo duzu besterik egin. Kiratsa indartsuagoa bihurtu da, eta zaunka moduko zarata batzuk entzuten dituzue kobazuloaren barrenetik. Besteok, zer egingo duzue?

The Call of Cthulhu (Cthulhuren Deia) jokorako pertsonaia fitxa (Ipaderako).
Eta dibertigarria al da hori?

Oso. Zer izan daiteke elkarri ipuinak kontatzea baino dibertigarriagoa? Ipuin hori elkarrekin kontatzea.

Inork ez daki rol partida batean zer gertatuko den, batetik, gidariak ez ezik jokalariek eurek ere askatasuna dutelako erabaki ezberdinak hartzeko; eta bestetik, ausak eta zoriak paper garrantzitsua jokatuko dutelako partida gehienetan. Arrakasta izateko ez da nahikoa ideia onak izatea (asko laguntzen duen arren), dadoek ere alde egin behar dute. Adibidez, jokalariaren asmoa izan daiteke hartz erraldoiarengandik ihes egiteko zuhaitz batera igotzea, baina zortea ere beharko du, pertsonaiak (bere abilezien arabera) zuhaitzera igotzea lortzen duen ala ez ikusteko.

Rol jokoek mundu ezberdinak eraiki eta bertan istorioak kontatzea ahalbidetzen digute. Arauak, hortaz, garrantzitsuak dira. Gauza batzuk errazagoak dira lortzen beste batzuk baino (errazagoa da bi kiloko harri bat altxatzea 130 kiloko bat baino), pertsonaia batzuk trebeagoak dira zenbait jardueratan bestetan baino (adibidez pertsonaia bertsolari batekĀ  ā€œBertsolaritzaā€ abilezian 18 puntu izan ditzake, baina ostera ā€œSukaldaritzaā€ abilezian 3 puntu bakarrik, eta hortaz errazagoa izango zaio bertso bat botatzea afalostean afaria bera prestatzea baino).

Hein berean, rol joko batzuek gauza batzuk ahalbidetzen dituzte (arma automatikoak edo magia erabiltzea, adibidez, edo biak aldi berean akaso), eta beste batzuk ez (informatika edo astronomia ez dira existitzen rol mundu batzuetan, beste batzuetan ordea ez da alkimia ezagutzenā€¦).

Rol munduak: 3 adibide

Zientoka rol joko daude hor kanpoan. Zaharrak, berriak, arrakastatsuak, porrot egindakoak, ezagunak, ezezagunak, zientzia fikziozkoak, nobela beltzezkoak, fantastikoak, feministak, goreak, beldurrezkoak, misteriozkoak, far westekoak, gangsterrenakā€¦ Gaur hiru aipatu nahi ditut, beste arrazoirik gabe, gustatu egiten zaizkidalako. Beste asko daude, gomendagarriak, baina tira, nonbaitetik hasi behar:

  • Ā The Call of Ctulhu (Cthulhuren Deia): ez duzu egia jakin nahi, egiak erotu egingo zaitu.

Klasikoetan klasikoa. 1920ko AEB Ameriketako Estatu Batuetan kokatu ohi diren misteriozko istorioak, non pertsonaia ikerlariek pistak eta hariak jarraitu behar dituzten, gidariak soilik ezagutzen duen egia aurkitzeko. Egia honek gehienetan ikerlariak jan egiten ditu, edota bestela ospitale psikiatrikoetan amaitzen dute erotuta. Horrore kosmikoak, elkarlana eta tiroak elkartu ohi dituen errezetak arratsalde edo iluntze pasarako plan ederrak eskaintzen jarraitzen du oraindik ere.

Norentzat: beldurrezko eta misteriozko nobelak gustuko dituen edonorentzat.

Norentzat ez: amaiera zoriontsuen bila dabiltzanentzat. Partidak ez dira ondo amaitzen.

Ezaugarri berezia: zauritu edo hiltzeaz aparte, erotu egin zaitezke. Edo biak.

  • Ā Kult: errealitatea gezurra da (eta zu preso zaude).

Matrix ikusi baduzue ezaguna izango zaizue gure mundua gezurra denaren ideia. Bada Matrixen aurretik Kult zegoen, non hobeto azaltzen den zergatik eta nola gauden preso gizakiok gezur/kartzela honetan. Sexua eta biolentzia, heriotza eta eromena, drogak eta ametsak, tortura eta erruaā€¦ gairik ilunenak aurrez aurre hartzen dituen rol jokoa da, behin eta berriro ā€œhau ez da sinesmen sistema bat, hau jolas bat daā€ disclaimer-a agertzen duena bere orrialdeetan (nola ez gustatu horrelako jolas bat, e?).

Norentzat: molotov cocktail-ak eta metafisika gnostikoa uztartzea ideia ona dela uste duen edonorentzat.

Norentzat ez: gizakiaren argi-ilunak esploratzeko gogorik ez dutenentzat (Benetako munstroak gizakiak gara).

Ezaugarri berezia: pertsonaien abileziak bezain inportanteak dira haien traumak.

  • Ā Unknown Armies: party eta borroka.

Aurreko bi jokoek mundu serio eta larriak deskribatzen badituzte, Unknown Armies ganberrada kosmiko bat da. Magia, boterea eta fakzioak, baina John Wooren akzio filmetako abiadura eta Quentin Tarantinoren filmetako elkarrizketen alde jarrita. Umore absurdoa, abiadura, akzioa eta konplot globalak MTV klabean.

Norentzat: zenbat eta mozkorrago egon botere gehiago ematen dizun magia eskola bat egotea erabat logikoa dela uste duen edonorentzat.

Norentzat ez: patxada, lasaitasuna eta ideia normalak bilatzen dituztenentzat.

Ezaugarri berezia: Kentucky Fried Chicken kateak giza askapenerako fronte baten parte dira.

Eta zer behar da jolasteko orduan?

Rol jokoak gauza merkea dira. Lauzpabost laguneko talde bat, arkatzak, borragomak, dado batzuk eta mahai bat, besterik ez dira behar arratsalde oso bat barre eta negar artean pasatzeko. Benetan behar den gauza bakarra istorio baten ideia eta jolasteko gogoa dira.

Beraz, nor animatzen da? Antolatuko dugu partidatxo bat euskaraz?

Kult berriaren ā€œMadonna Beltzaā€ liburuaren azala. 2018an argitaratuko omen da.

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude