Etorkizuneko nostalgia sortzeko artefaktoa

Oarsoaldeak unibertsitate mailako ikasketa dutenen indizea ikusita, beharrezko dirudi ikasketa mota hau maila lokalago batean eskaintzen duen ezagutza zentroak erakartzea. Espezializaziorako aukerak egon badaitezke ere adibidez, ikus-entzunezko, animazio, bideo jokoak…. multzo zabalaren inguruan, beste aukera bat da hainbat formazio erakarri eta elkarlanean jarriko dituen egituren aldeko apustua.

UEUk adibidez (besteren bat ere izan liteke) Euskal Herriko unibertsitate digital/online baten apustua egiteko proposamena mahai gainean jarri zuen. Orain arte, formazio digitala eman izan duen unibertsitate bakarra UNED izan da, zergatik ez UEUren proposamen honi heldu eta Oarsoaldera erakarri; Katalunian ikusi den bezala UOCen kasuarekin, bateragarri eta osagarri bilakatzen denean batez ere.

Aukera berriak irekiko lituzke honek, digitala izateak, azpiegitura aldetik ez luke behar handirik jarriko eta, beraz, erraza litzateke. Aldi berean, formazio mota honek ere beharrezko dituen azterketek, topaketek, formazio saio presentzialak… jendea erakarri eta lurraldean orain arte ez zuen eskaintza bat eskura jarriko luke. Gainera, etorkizuneko behar eta sektoreetan sortutako ezagutza lurraldean txertatu eta beste lurraldeetara zabaltzeko plataforma izango litzake. Modu honetan, eskualdea ideien erreferente bihurtuz IKT, industria aurreratua, pertsonen zaintza bezalako eremuetan.

Oarsoaldea Lankidetzaren Lurraldea izateko proposamen sortaren artean lehena, beraz, Euskal Unibertsitate Digitalaren lurraldea bihurtzea Oarsoaldea.

PS: Unibertsitate digitalaren bidean, oso interesgarria izango da UEUk antolatutako “Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian” jardunaldia.

Proposamenaren egileak: Gorka Julio eta Beñat Irasuegi

Irudia: http://herribizia.errenteria.eus/category/auzoak/galtzaraborda/

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude