Nagore Vega

Portu Maritimoaren koordinatzailea

Talaios Kooperatibako Gorka Julio eta Skura Mobile-ko Maitena Urretabizkaia teknologia burujabetzaz eta teknologiak nazio eraikuntzan duen paperaz aritu zaizkigu. Honakoak izan daitezke goiburu nagusiak, baina bideoak ikusteak merezi du, badira eta gehiago:

  • Produkzioaz: Helburua hemen dena produzitzea litzateke. Ea nola egin dezakegun horrelako proiektuak hemen produzitzeko: Interprest, Wimy… Lan baldintzak ere kontuan izan behar ditugu… Ez dugu ezagutzen ondo zer dugun inguruan: hardwarea egiten dutenak, librean noski…
  • Esperientziak partekatu beharra ezinbestekoa da. Nola eman elkarlana, konpetentzia hainbeste dagoen alorrean? Hori da benetan aldatu behar dena. Lan bat daukagu hor egiteko. Bi enpresek planteamendu berdina badute, enpresa teknologikoak izan arren, ez da konpetentzia. Lankidetza egin dezakete bi enpresa teknologikok. Poliki-poliki egingo dugu, horrek ere badu bere xarma. Teknologia munduan kooperazioa badago, sarean ikus daiteke, batek besteari azaltzen dio nola solbatu dituen arazoak. Enpresa munduan ere eman behar dugu.
  • Umeei robotika erakustean, esaterako, software eta hardware libreak asko lagundu du horretan. Gai horiek haurrentzat, programazioa bereziki, txertatu beharko lirateke curriculumean. Ikastetxeetan txertatu behar dela argi dago, baina nola?
  • Haurrek asko ikasten dute jolastuz, hori ona da. Baina gero, erabilera egokia erakutsi behar zaie. Beharrezkoa da gurasoen eta irakasleen konpromisoa.
  •  Eta ikasketa ez formalak, komunitatean ematen direnak ere oso garrantzitsuak dira, hezkuntza formaletik kanpo. Ezagutzak partekatzeko espazioak sortu behar dira, eta horrekin gauza asko egin daitezke. Saiatuko gara ikertzen, saltseatzen.
  • Plano publiko eta pribatuaren arteko muga lausotu da. Ez da formazio kontua soilik. Sozializazioa kontuak era osasuntsuagoan egin behar ditugu. Kontrolaz gain, presio soziala ere gainditu behar da.
  • Soluzioa ere teknologikoa da, nabarmentzekoa da hori. Soluzio kooperatibo-komunitarioak eraiki daitezke eta teknologiak horretarako oso baliagarriak dira.
  • Etorkizunaren nostalgia dugu. Etortzea nahi dugun hori eraikitzen laguntzea esan nahi du horrek. Ez dago eraikita, guk eraikiko dugu, eguneroko eraikitzen da.

 



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude