Lotura bilduma 2017-06-09

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. Fringe Groups Revel as Protests Turn Violent – NYTimes.com Uber responds to price-surging backlash after London attack — RT UK A New Hyperloop System is Slated to Connect European Cities by 2021 Revolutionary Discovery About the Human Brain Could Lead to Second-Gen AI La sociedad comunista de … Continued

Teknologia auditoriak eta zerbitzu aurreratuen eskaintza Oarsoaldean #2

Oarsoaldeko Plan Estrategikoa lantzerakoan, enpresek teknologikoki duten mailaren azterketan, hauen maila baxua nabarmendu izan da. Bereziki larria dirudi honek, Industria 4.0 eta zerbitzu aurreratuak nagusi izan beharko duten proiekzio batean. Auditoria zehatzago bat eta beharren detekzioa egingo duen azterketa bat egitea beharrezkoa dirudi. Eskualdearen kapazitate teknologikoaren azterketa zehatz bat egitea proposatzen dugu, lehenik. Badakigu bide … Continued

Ahalduntze teknologiko integralerako bidea

Gaitasun digitalak gure jendartean beharrezko bihurtu dira. Egunerokoan erabiltzen ditugu, sakelakoan ez bada, mahai gainean eta bestela tablet edo liburu elektronikoan. Konturatzen ez bagara ere, inguruan ditugu sentsore, kamara eta gailu askotarikoak. Gehiago ere izango ditugu, Gauzen Internet delakoak gailuak beren artean elkar lotuko baititu. Gaitasunik ba al dugu hori dena kudeatzeko? Hainbeste eta hain … Continued

Beste norbaiten ukronia gara

Unibertsitateko langilea izatea ez da pagotxa -iragandako lorien bernizarekin estalitako erakunde askok bezala oraindik halako aura zozo bat gordetzen duen arren gure gizarteetan- baina baditu abantaila batzuk, ikerketa-egonaldiak egiteko aukera bezala. Nire kasuan Pryfysgol Cymru, Galeseko Unibertsitatera etorri naiz Aberystwyth deituriko kostaldeko herrixkara. Erasmus urtea bertan egin nuen beste bizitza batean, eta hamaika urte geroago, … Continued

Unibertsitate digitalaren aukera Oarsoaldean #1

Oarsoaldeak unibertsitate mailako ikasketa dutenen indizea ikusita, beharrezko dirudi ikasketa mota hau maila lokalago batean eskaintzen duen ezagutza zentroak erakartzea. Espezializaziorako aukerak egon badaitezke ere adibidez, ikus-entzunezko, animazio, bideo jokoak…. multzo zabalaren inguruan, beste aukera bat da hainbat formazio erakarri eta elkarlanean jarriko dituen egituren aldeko apustua. UEUk adibidez (besteren bat ere izan liteke) Euskal … Continued

Lotura bilduma 2017-06-02

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. “Olvida la fusión nuclear”: la energía del futuro es la energía osmótica y podría producir un 40% de la demanda energética mundial Ecuador hacia el 2035, agenda prospectiva para el Sector del Conocimiento y Talento Humano – Ministerio Coordinador de Conocimiento y Talento Humano Breve Historia del … Continued

Oarsoaldea, Lankidetzaren Lurraldea

Oarsoaldean lan eta bizitzeko proposamen zehatzak egiteko ordua iritsi da, eta Oarsoaldea Garapen Agentzia egiten ari den plan estrategikoa horretarako aukera ezin hobea da. 2025. urtera begira jarriz, argitaratzen joango garen ekarpen hauetan lelo bat eta sei proposamen zehatz egin nahi ditugu. Plan estrategikoko eztabaida gehienetan agertu den gaia izan da lankidetza edo elkarlanarena. Gabezia … Continued

Euskara eta teknologia uztartzen dituzten bederatzi proposamen eta ohar bat

Jende gehiena ados dago teknologiak duen garrantziaz, baita hizkuntzek bizirauteko ere. Hori horrela izanik ere, gutxi dira hori sustatzeko hartzen diren erabakiak. Hartzen direnean ere, eragin murritzekoak dira edota itxiak, etorkizunari ateak ixten dizkiotenak. Euskarak, etorkizuna izateko, teknologiaren eta hizkuntzen inguruan erabaki sendoak behar ditu. Sendoak bezala, baita irekiak ere, horrela bakarrik ziurtatuko baitu etorkizuna. … Continued

Lotura bilduma 2017-05-26

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. The Ultimate Cheat Sheet of Social Media Photo & Image Sizes [Infographic] Users stand up, speak out, and deliver data on OpenStack growth | Opensource.com SMART FACTORY ALLIANCE, MANUFAKTURA-SEKTOREKO 4.0 INDUSTRIAKO ZERBITZUAK | Habian! La red eléctrica europea necesita parches para frenar a los hackers Ninguna compañía … Continued

Etorkizunaren nostalgia

Beti gabiltza euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuen eta IKTen eta, oro har, komunikazioaren harremanen inguruan bueltaka, baina errealitateak dio gauza asko egin daitezkeela eta horietakoren batzuk behintzat egiteko ordua dela. Hainbat aritu, aditu eta erakunde bildu dituen Euskararen Aholku Batzordeko azpibatzorde batek erreferentzia izan nahi duen dokumentu bat atera du: ‘Euskarazko IKTak: gomendioak herri aginteentzat’. Maite … Continued