Errota digitala

Istorio polit guztiak bezala, haue ere pentsatu gabe sortu zen. Bazen behin On Kixote bakarti bat Deustuko Unibertsitateko lautadan. Euskal gizartearen gaiak gora, euskal gaiak behera. Euskal Hedabideen Elkarteak ikerketa audimetrikoaren inguruko ikerketa bat eskatu zion eta On Kixote deusturrak, Landabidean galduta, mendi puntura begiratu zuen. Leioako mendateetako Euskal Herriko Unibertsitatean aurkitu zituen Santxo Panza … Continued

Etxean

Etxean hil zen ama. Bere betiko ohean. Familian. Gordina izan zen agurra baina geurea, geure-geurea dena. Bizitza hutsa. Heriotzan ere. Tanatorioko langileak etorri ziren arte. Artean gorpua epel, objektu baten gisara eraman zuten eta ezarri denek ikus zezaten beilategian kristalaz bestaldera, beneratu beharreko trofeoa nola. Jende zaratatsuegiaren aurrean. Intimitaterik gabe. Etxean jaio zen orain gutxi … Continued

Bagoaz!

Inteligentzia sortu eta erabili nahi badugu, orain arte militar, zerbitzu sekretu zein enpresa erraldoiek monopolizatu duten tresna potentziala gureganatu nahi baldin badugu, ezinbestekoa da inteligentzia analistek sortu beharreko informeen inguruan aritzea. Inteligentzi informeak dira ziklo osoaren amaiera faseko produktuak, bertan adierazten dira hartu beharreko erabakien inguruko aukera eta ondorioak. Bertan laburtzen dira egindako lanaren emaitza … Continued

Nabigazio karta 2016-03-25

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. El FBI aprende a hackear el iPhone del terrorista y se olvida de Apple The Venus Project Man Hunting, The Sport of Security Forces — Medium Finaliza con éxito el primer ensayo optogenético para devolver la vista a una ciega What is Content Network Analysis? The Information … Continued

Nor da egilea? Zein garrantzi du?

Mundu guziak daki argazkilariok gure argazkiak sinatuak izatea eskatzen dugula beti. Mantra bat bezela errepikatu ohi dugu ‘ez ahaztu argazkia sinatzeaz’. Autoretza errebindikatzen du sinadura horrek, baina zein garrantzi ematen diogu autoretza horri? Egile eskubideak aitortuak izateko eskatzen da sinatzea, baina autore eskubideak aitortuak direlako sinatzen da beste batzuetan. Autoretza eskubide horiek ere modu ezberdinean … Continued

Nabigazio karta 2016-03-18

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. Eskualdeko Kontsumo Kooperatiba bidea egiten hasi da Jalgi eta plazara atera dadin Etorkizuneko robotak bertan daude jada Euskararen normalizazioa etorkizuneko inbertsioa da Noiz ahaztu gara haurretaz? Militantzia Hezkuntza legearen premiaz Errealitate gordin birtuala A 10 year vision Las redes del futuro podrían estar en el cielo End … Continued

Jendea nola erakarri

Belodromoko bertze gauza batzuk ez bezala, gustatu zitzaizkidan Arnaldo Otegiren hitz hauek –paragrafoa kakotxen artean paratuko badut ere, buruz ari naiz; ez da, beraz, hitzez hitzeko aipua–: “Ikusiko bagenu posible dela Espainiako estatua erreformatzea, prest geundeke erreforma hori nahi duten alderdiekin kolaboratzeko, baina ez dugu uste estatu espainola erreforma daitekeenik”. Adierazpen horrek berehala ekarri zuen … Continued

Matrioxka burmuinak, Dyson esferak, IKEA kosmosa

[Eremuz Kanpo irratsioko 4×13 ataletik,  mʌˈtrʲoʂkə saiotik egokitutako sarrera] Gure mundua (irla handi bat da eta) matrioskaz beterik dago, bai atzera eta baita aurrera ere. Bai behera eta bai gora. Bai iraganera, eta baita etorkizunera. Fikzio Zientzian adibidez, badira lotuta agertzen zaizkigun ideia bi: Singularitatearena da bat, eta Matrioska Burmuinena bestea. Singularitatearena behin eta berriz … Continued

"Nondik gatoz? Nora goaz?" Nukleo irradiatzailea

Kapitalismoaren ( eta teknologiaren ) garapenak gizarte permakonektatua bultzatu du. Kontsumoarekin erlazionatzen dugu batez ere [1]: hiperkomunikazioa, multimedia, publizitatea, bideojokoak… baina merkatuaren logikak, bidaiaren errentagarritasuna bermatzearren, untziaren bodegak beteta itzuli behar direla agintzen du. Zein da, ba, permakonexio honen itzulerako kargamentua? Zer ekoizten du kontsumitzaileak? Datuak, eta… ai ene, 24 orduz aritzen gara datuak sortu, … Continued

Nabigazio karta 2016-03-11

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. ¿Puedo seguir utilizando Mailchimp? | BcomeDigital GIZARTE ALDAKETAK News Detail – Eawag Game over for Sanders? It needn’t be | Nathan Schneider | Opinion | The Guardian Hands Free – Google Itsas memoria: revista de estudios marítimos del País Vasco. 2012, Nº. 7 – Dialnet Torrekua, ekintzailetza … Continued