Etzi.pm Mugikarian

mugikaria-etziEtzi.pm-ko zenbait eduki, Mugikarian, mugikorrentzako euskarazko hedabide natiboan ere hedatuko dira. Mugikaria testuinguru mugikorrerako hedabide natiboan parte hartzeko arrazoi nagusiak bi izan dira:

Lehena, kolaborazioa eta esperimentazioa bera dira. Komunikazio paradigma berrietan sakontzeko esperimentatzea beharrezkoa da, baina bakarrik egitea baino hobe antzeko gaietan gabiltzanen artean sareak eraikiz egitea, Mugikaria laborategi bat izango da guretzako.

Bigarrena noski, hizkuntza, euskara bera da. Sortzen ditugun edukiei testuinguru mugikorrean ere hedapena, balio erantsia, eman nahi diegu. Horregatik, gure harpideei bereziki eskaintzen dizkiegun zenbait eduki etzi.pm-n noski, baina baita Mugikarian era irekian eskaintzea erabaki dugu.

Mugikaria instalatzeko:

Informazio faroa ere berrituko dugu, hemendik aurrera Informazio faroak harpideentzako berezko edukiaren txokoa izango da eta atal berriak izango ditu bere baitan.

Hasi gara bertako bitakora betetzen eta horri lotuta zenbait aldaketa egin ditugu harpidetza ereduan, hauek dira:

Bestela atal irekia, kolaboratzaile guztien ekarpenak  berdin jarraituko dute astrolabioa, iparrorratza, itsasoa eta uhartea kategoriatan. Hori bai, laster berrikuntza gehiago eta kolaboratzaile berriak ere egongo direla aurreatu dezakegu 😉

Zabaldu: