Badira hiru aste Sónar musika elektroniko eta esperimentalaren jaialdiari pareleloki, Sónar+D kongresua ospatu zela Bartzelonan. Ez nuen hara joateko aukerarik izan, baina webguneari bistadizo azkar bat emanda sorkuntza, eraldaketa, jakintza eta ekonomia digitalari lotutako hamaika proiektu eta pertsonai interesgarri bildu zirela baieztatu dezake edonork. Sónar+D-arena aurretik aipatuta daukagun hardware librearen herrikoitzearen beste adibide bat da: orain arte periferikoak ziren teknologia eta pertsonaiak (adib., makerrak) pop kulturan txertatzen ari direnaren erakusgarri. Harrigarria eta aipatzekoa da hardware libreak ekitaldian hartutako zentraltasuna.

Sónar+D ekitaldiaren berri Radio3-ko “Fallo de Sistema” irratsaioari esker jakin dut, ez alperrik, maiteminduta bainauka Santiago Bustamantek aurkeztutako asteroko ordubeteak: zientzia dibulgazioa, zientzia-fikzioa eta bideo-jokoen inguruko berri, iritzi eta gogoetak. Sónar+D-tik egin zuten 184. saioa eta eduki mamitsuak jorratu zituzten, hemen ere, hardwarea oinarri:

Ezkontza interesgarria musika eta hardware-arena. Antzerako zerbait egin ohi dute urtero Kabi@-koek Durangoko liburu azokan kultura digitala zabaltzeko ekitaldiekin. Teknologiak kulturan duen inpaktua ez da banaketa kanal berrietara mugatzen, sakonagoa da. Sorkuntza modu berriak datoz, eta, batez ere, sortzaile-kontsumitzaile bikoteko rolen iraultzea. Eta abangoardian kulturarekin gertatzen dena, bestelako jardueretan (adib., industrian) etorriko denaren aurrerapena izan daiteke bakarrik.

Zabaldu: