Durangoko Azokako Kabi@: Sortzaile Eguna #3

Sortzailearen sortze prozesuari, berez konplexua eta ertz anitzduna denari, beste hainbat dimentsio eransten dizkio garai digitalak. Alde batetik, taldean sortzea errazten du, teknologia berriekin kulturako arlo errotuak irauli edo lokalizazio fisikoaren mugak ere gainditu. Bestetik, sortzaile eta ikus-entzulearen artean zubi berriak eraikitzen ditu, non ikus-entzulea bera eduki sortzaile bihurtu daitekeen.

Wikiak dira taldean jakintza sortzearen adibide ederra eta HirikiLabsek dinamizatuta etorri dira Kabi@ra wikilari euskadunak. Herri desberdinetako wiki proiektuak (Amarapedia adibidez) batu dira Kabi@n estrategiak bateratu dituzte eta sinergiak aurkitzeko, baita parte-hartze irekia bilatu ere.

Bildu dira herrietako proiektuetako wikilariak #50DA pic.twitter.com/wtfL12Z9r7

— Kabi@ (@kabiadurango) December 6, 2015

Euskal atzerkigintzara ere irisi dira teknologia berriak, eta horren erakusgarri da Barbantxo 3D ipuin interaktiboa: paperean, aplikazioan eta atzokitan gozatu dezakeguna. Barbantxo klasikoa berbisitatzen du proiektuak Logela Multimediaren eskutik.

Barbantxo 3D orain Kabi@n #50DA cc @durangokoazoka pic.twitter.com/V3xKk2Sndl

— Kabi@ (@kabiadurango) December 6, 2015

Hiru Damatxo komunikazio enpresako sortzaile gazteek berriz, internet erabiltzen dute bere eduki alternatibo eta sozialaren zabalpena handitzeko. Hobeto egiten dakitena egin dute Kabi@n: hitz egin eta edukia sortu.

Kepa, Lander eta Unai @hirudamatxo proiektuaren gainean @durangokoazoka|ko @kabiadurango|n #50DA pic.twitter.com/PxWHmyjs2g

— Kabi@ (@kabiadurango) December 6, 2015

Eta euskarazko edukien zabalpenaren bisualizazioan giltzatako bat, nola ez, ‘.eus’ domeinuak dira. PuntuEus Fundazioko Lorea Arakistainek bota du erronka, baiez aurten 5000 domeinuetara iritsi, gertu baino gertuago egonik, Abenduko kanpainarekin beteko da helburua ziur.

Lorea Arakistain @loreaarakistain @puntueus #5000baietz eta puntueus behatokia kontatzen #50DA cc @durangokoazoka pic.twitter.com/YhmNJINx2h

— Kabi@ (@kabiadurango) December 6, 2015

Txalaparta bezalako musika instrumentu zentenarioak ere badu bere egunaketa Kabi@n. Enrike Hurtado+Beñat Iturrotz eta Ttotelkakoek beraien txalaparta proposamenak ekarri dituzte. Txiki geratu da Kabi@ artista hauen talenturako: teknologia berri askeak, sorkuntza eta ikuskizuna, batuketa gaindiezina.

Enrike Hurtado bere txalaparta digital generatiboa aurkezten @durangokoazoka|n #50DA pic.twitter.com/lC2IV3azXQ

— Kabi@ (@kabiadurango) December 6, 2015

DUTek bertsionatu zuen Mikel Laboaren kanta baten bertsioa. #50DA pic.twitter.com/EFhoecAZ3O

— Kabi@ (@kabiadurango) December 6, 2015

Bukatzeko, H28 agerkari saretirikoa aurkeztu digute Axpi ilustratzaileak eta Lander koordinatzaileak. Euskal agendako gai eta pertsonai garaikideeak umore garratzarekin janzten dituzte bertako gidoilari eta marrazkigileek hilabeteko 28. egunean; azokara gainera Urtikaria urtekaria ekarri dute.

https://t.co/IC4bqoNp6y aurkezten Lander eta Axpi @H28aldizkaria @durangokoazoka pic.twitter.com/Us53u4hvlm

— Kabi@ (@kabiadurango) December 6, 2015

Hori gaurko langa. Bihar hedabideen etorkizuna izango duzue Kabi@n, gaur etzi.pm-en irakurri dezakezue.

Zabaldu: