Durangoko Azokako Kabi@: Hedabide Eguna #4

Apostu egingo genuke azken bost urteetan hamaika aldiz entzun duzuela hurrengoa: ‘krisi’ hitzak ‘aukera’ ere esan nahi duela txinatarrez, baietz? Hedabideetako arduradunek ere beste erremediorik ez dute izan teknologia berrien eskenatoki berrira moldatzeko aukeran apostu egitea baino. Medio alternatiboentzat esperimentazio garaia izan da.

Irratien kasua paradigmatikoa, gaur egun inoiz baina errazagoa da irrati bat internet bidez muntazea eta hori azaldu nahi izan digute 97Irratia, Ttan-ttakun eta Irratiako lagunek, euskal irrati desberdinetatik etorritako entzuleekin batera (Arraio, Txapa, Lehiotikan, Bilbo Hiria, etab.).

97Irratiako lagunek irratia kontzeptu likido gisa azaldu dute, libre kontzeptuarekiko oso indefinitua, edonola biek lotutara azpimarratu dute. Software librean oinarritu dituzte beraien proposamenak. Irrati atzeko komunitatea errotzeko Telegram bezalako aplikazioetaz aritu dira. Audacity ere gomendatu dute soinu ediziorako daude aukera itsasoan (Internet DJ Control-ekin ere esperimentatzeko prest dabiltza). Airtime irrati automatizatzailea erabiltzen dute parrila osatzeko, ardurak era deszentralizatu batean banatzeko erraminta bikaina. OGG erabiltzea ere gomendatu dute mugikor sinple batekin unitate mugikor bat muntatzeko.

Kabi@n @97irratia|koak berain proposamena aurkezten #50DA @durangokoazoka pic.twitter.com/j0q1MMwgNT

— Kabi@ (@kabiadurango) December 7, 2015

Larrabetzutik iBasque aplikazioa aurkeztu dute euskarazko irratiak mugikorretik entzun ahal izateko. Irrati digitalaren diskurtsoa landu beharraz ere mintzatu dira, teknologia denak (FM, internet, etab.) okupatuz.

Irratigintzarako https://t.co/RaKm7lYQNq infraestrukturaren garrantzia azpimarratzen @teketen #50DA pic.twitter.com/ZKrj6avcPK

— Kabi@ (@kabiadurango) December 7, 2015

Ttanttakuneko Beñatek egindako garapen teknologiko eta filosofiak azaldu ditu. Musikari eta estetikari garrantzi handia emanez. ARAS, RasFM eta beste hamaika erraminta Ttanttakun irratian nola txertatu dituzten ere azaldu digu. Harrigarria lortutako erraminten maila.

Irrati libreak laborategi bezala ere funtzionatzen du. @jimakker @ttanttakun @kabiadurango @arrosasarea pic.twitter.com/pc7M7Y8vbK

— txerren (@txerren) December 7, 2015

Arratsaldean, hainbat hedabide nazional izan ditugu Kabi@n, beraien apostu teknologiko-digitalak aurkezten.

Aitor @abaroa37 https://t.co/3T8MCJHKiQ gunearen aurkezpen mundialean @Gaztezulo #50DA @durangokoazoka pic.twitter.com/pdBrqg16b3

— Kabi@ (@kabiadurango) December 7, 2015

https://t.co/jSsbzamCl8 webgunearen atzean dagoen gogoeta azaltzen @larbelaitz @argia #50DA @durangokoazoka pic.twitter.com/HNSpVyXMH2

— Kabi@ (@kabiadurango) December 7, 2015

Astekaria aplikazioa aurkeztuko du orain @berria|ko @pellourzelai|k #50DA @durangokoazoka pic.twitter.com/TsRkqnax6O

— Kabi@ (@kabiadurango) December 7, 2015

El Español egurtuz hasi du hitzaldia @luistxo|k, @Sustatu eta Mugikariako tripak azalduko ditu #50da pic.twitter.com/FVl0g8fJh6

— Kabi@ (@kabiadurango) December 7, 2015

Pituri eta https://t.co/wNQTHztOju aipamenak @sergiolabayen|ek https://t.co/8aEWs20RvE aurkezten @AhotsaInfo #50da pic.twitter.com/etTbv0WOfz

— Kabi@ (@kabiadurango) December 7, 2015

Tokiko apostua @joxe|ren eskutik @toki_kom #50da @durangokoazoka pic.twitter.com/IlgRKopSDK

— Kabi@ (@kabiadurango) December 7, 2015

Eguna errematzeko, Xabier Landabideak mahaingurua gidatu du Hedabideen Etorkizunaren inguruan. Datozen erronkekin erretratoarekin hasi zen mahaingurua. Teknologia berriek suposatutako eraldaketarekin jarraitu zuen hizketaldiak. Segidan, Kalitatezko eta eduki duinen gaia irten zen mahai gainera. Eta bukatzeko EITB izan zuten mintzagai.

Luxuzko zazpikotea hedabideen etorkizunaren inguruan #50da pic.twitter.com/7HzQLsY2qo

— Kabi@ (@kabiadurango) December 7, 2015

Zabaldu: