Durangoko Azokako Kabi@: Komunitate Eguna #5

Sareak banandutako teknozaleak batu ditugu aurtengo egirataua ixteko. Kabi@ko era klasikoan egin dugu gainera, Tabu hitzaldiekin: hizlariek ezin izan dute ‘eusk***’ hitza erabili paper bola zaparrada baten zigorpean.

Sharetuko Oscarrek herritarrek beraiek herrietako gaieitaz mintzatzeko sare soziala aurkeztu digu. Erramintaren funtzionamentua azaldu digu, udalei eta herritarrei zuzendua. Geolokalizazioa, deszentralizatua… oso ideia potentea!

Tabu hitzaldiak @sharetu_eus|koek hasi dituzte #50da @durangokoazoka pic.twitter.com/Blc4T9TYz2

— Kabi@ (@kabiadurango) December 8, 2015

Kaixomaitia.eus ekarri diguta Kabi@ gunera Iñigok eta Aidak. Harreman berriak egiteko webgunearen berritasunak aurkeztu dizkigute, besteak beste, Zirri-Mirri (Tinder-en inspiratutako funtzionalitatea), argazki bisualizazio aukerak berriak eta harpidetzarako formula berritzaileak.

#Kaixomaitia berria aurkezten @iarandia @kabiadurango #TabuHitzaldiak https://t.co/kIbaXOCTP7 cc/@Sindikal_ero pic.twitter.com/wX6AAYmgRg

— Beñat Irasuegi (@birasuegi) December 8, 2015

Segidan, Joxe itzuli da Kabi@ra #euskalgif memearen inguruko azalpenak ematera. Euskal memeen beharra azpimarratu du eta bere webgunean jarritako Tumbler-ean erraztasun guztiak jarri ditu edonork bere #euskalgif-ak sortu eta sareratu ditzan.

.@joxe|k #euskalgif aipatuta 4. zaparrada #50da pic.twitter.com/RExnMpEDUb

— Kabi@ (@kabiadurango) December 8, 2015

Guifi.net sare libre, ireki eta neutralaz hitz egin dugu Maiderrek. Posible dugu gure herrian internet paralelo hontara antena txiki eta merke batekin konektatzea. Aplikazio posibleei buruz hitz egin digu eta parte-hartzera gonbidatu.

Jarraian @guifieh txanda. Sareak ere, libre! #50da @kabiadurango pic.twitter.com/r8N6ncglpy

— Joxe Rojas (@joxe) December 8, 2015

Bukatzeko, Igerrak, Instagram komunitateak, bere azken ekimenen berri eman digu. Egunero, 100-200 argazki igotzen dituen euskal komunitateak harro eman du antolatzen dituen bilera eta lehiaketen berri, adibidez, Durangoko azokaren inguruan antolatutakoa.

Instagrameko @igerrak orain euren burua aurkezten @kabiadurango #50da pic.twitter.com/TpNNBqgHzB

— Joxe Rojas (@joxe) December 8, 2015

Balorazioa ona aurtengo Kabi@rena: azokan zentralitatea irabazi dugu, baita bisitari kopurua igo ere. Proiektu interesgarriak aurkeztu dira bertan eta, batez ere, talde eta komunitate ezberdinei plazaratzeko lekua eskaini diegu. Hurrengo urtean Kabi@ gehiago!

#50DA n @kabiadurango ere #5000baietz! pic.twitter.com/amj2DLEoMi

— .EUS (@puntueus) December 8, 2015

Zabaldu: