Twitterren alde (eta kontra)

Azken aldian bi gai gailendu zaizkit pantailaren nire aldean Twitterriko bakar/elkar hizketaldietan: Euskal Herriak bizi duen egunotako beroa (norbaitek aztertu behar luke nola igaro garen eguraldiaz igogailuan hitz egitetik sare sozialetan aipatzera, eta ea igogailuetako hizkuntzaren funtzio fatikoaren masa-aldaera den hau dena ala ez) eta Twitterren egoera bera.

https://twitter.com/josu_goiko/status/876809495942488067

Bi gaiak kanpo fenomenoei lotuta daude: ekaineko 40 Celsius gradu inguruko tenperatura atseginak, batetik (diotenez bereziki disfrutagarriak, gure hirietako asfaltoan); eta Kaliforniako mikroblogintza plataformaren enegarren itxura aldaketa, bestetik. Hala ere, azalari azkura eginda bi ardura sakonago sumatzen dizkiet: aldaketa klimatikoaren itzala (no pun intended), eta Ramon Saizarbitoriaren Aberriaren alde (eta kontra) (1999) liburuxka zoragarri hura gogora ekarri didan Twitterriaren eta twitterritarron osasunaren ingurukoa.

Nire profilean begiratuta antza hamar urte eta hiru hilabete daramatzat Twitterren, eta agian momentu aproposa izan daiteke alde argi eta ilunenei errepaso bat egiteko. Ondokoa zerrenda guztiz subjektibo eta ideografikoa da, orokortzeko inolako asmorik gabekoa beraz, eta ziurrenez nire esperientziaz aparte beste aplikagarritasunik izango ez duena. Baina tira, hor doa:

Telelana bai edo ez? Abantaila edo malgutasunerako gezurrezko aukera? @joxe https://t.co/xDeUIcm3Ai en https://t.co/D3RvZybELJ

— Azkue Fundazioa (@AzkueFundazioa) June 19, 2017

https://twitter.com/UrkoArraun/status/835834523283681280

Apuntatu data, libratu agendak.
Uztailak 6. 19:30. Bilboko Kafe Antzokia.
Eremuz Kanpoko Sotoaren #SeasonFinale:
Txakur Gorria pic.twitter.com/gZeDR1DNdN

— txerren (@txerren) June 13, 2017

Twitterreko euskarazko jarduna – 2016ko datuak eta laburpen-txostena #UMAP https://t.co/uLPUA9cK3B

— Umap.eus (@umapEU) March 10, 2017

aizue, @berria, 'zaska' aspaldi adostu genuen 'zapla' dela euskaraz 🙂

— ˈborxa aˈɾis̻tĩmũˌɲõ 🔻🟣 {tho/berori} (@protoeuskaldun) November 4, 2016

Euskal Erdian dena ondo doala azaltzea ez da erraza, ez! #desaselerasiosa pic.twitter.com/Q85C7yAMib

— Beranduegi (@beranduegi) June 13, 2017

El alcalde de Iruñea, Joseba Asiron, ha estado hoy en Gasteiz para hablar de la Oficina de atención a las víctimas del Franquismo. Eskerrik! pic.twitter.com/WpMXPGfPtE

— EH Bildu Gasteiz (@ehbildugasteiz) June 14, 2017

Izan ere, finean, Euskal Herri izaten jarraitzen dugu Twitterren ere.

Ez dakit iraungo duen, baina badu bere grazia.

Goiburuko irudiaren iturria: Wired.

Zabaldu: