Hiri inteligenteak sortzeko LoRategi(sare)ak eraikitzen

Smart City-en izenean edo termino honen aitzakiarekin, korporazio multinazionalak gure hiriek sortzen dituzten datuen jabe egiten ari dira. Gero eta gailu gehiago konektatzen ari gara Internet mundu zoro honetan. Nerbio sistemak bailitzan, hiri eta herrietan gero eta konexio eta sare gehiago ditugu.

Sare hauek jasotzen dituzten datuak nondik nora doaz? Sare eta datu hauek irekiak izango al dira? Herritarrok badugu aukerarik alternatiba irekiak sortzeko? Zein teknologia erabiliko dugu? Galdera hauetan sakontzen hasteko, Hirikilabsen SummerLab’17 lantegi kooperatiboan parte hartuko dugu.

Hiri inteligenteak sortzeko, LoRategi(sare)ak eraikitzen izena duen lantegian honako hauek aztertuko ditugu.

Lekua: Hirikilabs, Tabakalera.
Egunak: Uztailaren 13 eta 14.
Ordua: 11:00etatik 14:00etara.
Izena emateko: Tabakalera webgunean.

Zabaldu: