Etzi Eguna 2017

Urtearen amaiera hurbildu ahala, Etzi.pm osatzen dugun lantaldeak eta komunitateak geure buruari elkargune bat eskaintzeko tenorea heldu da. Urte oparoa izan da 2017a Etzi.pm-rentzat eta zuekin ospatu nahi dugu abenduaren 23an Lakari kooperatibak Zarautzen duen txokoan.

Aurten ere Etzi Eguna probestuko dugu Etzi Sariak banatzeko. Ondorengo hiru kategoriatako artikulurik onenak sarituko ditugu:

Baina berrikuntzak ere baditugu. Datozen egunetan kategoria bakoitzeko artikulu finalistak aditzera emango ditugu sare sozialetan eta zuek izango duzue azken hitza.

Sari banaketaz gain, Gramofonoaren saio berezia grabatuko dugu bertaratutako jende guztiarekin. Zuek, etorkizunean izan nahi dugun hura gaur erabaki nahi duzuen guztiak, gonbidatuta zaudete. Animatu eta eman izena, ospatzen ez dena ez baita existitzen!

Mila esker Etzi gaur posible egiteagatik!

Zabaldu: