2017ko Etzi Saridunak

2017aren amaierara hurbiltzen ari gara eta urtean zehar argitaratu ditugun edukien eta egileen aitortza egiteko unea heldu da. Horretarako, abenduaren 23an Etzi eguna ospatuko dugu elkarrekin. Horrez gain, Etzi Sarien banaketa egingo dugu ohiko hiru kategoriatan. Aurtengo sarituak hauexek dira:

Etzi Utopia. Etzi izan nahi dugun hori hoberen irudikatzen duen artikulu utopikorik onenari saria: Xabier Landabidea, “Geruzen alde (haurrentzako telebistan ere)” artikuluagatik.

Etzi Distopia. Inondik ere nahi ez ditugun etorkizun posible horiek irudikatzen dituen artikulurik onenari saria: Galder Gonzalez, “Neoliberalismoa gure buruetan” artikuluagatik.

Etzi Gaur. Aktualitatearen analisi onenari saria: Nora Barroso, “Matematikak, fikziozko mundu anitzak” artikuluagatik.

Aurten, gainera, berrikuntza bat ere izango dugu. Aste osoan zehar irakurleek sarituen artean aipamen berezia nork eramango duen hautatzeko aukera izango duzue, Sareen Saria, alegia. Hemen edo sare sozialetan eman dezakezue zuen bozka.

Zorionak saritu guztiei eta mila esker Etzi.pm-ko laguntzaile guztiei! Larunbatean ikusiko dugu elkar Lakarin, beste hamaika sorpresarekin!

 

 

Zabaldu: