Urtekariak, gure aurtengo uztaren onena jasotzen du; goza ezazue.

Teknologia

Interneten zentralizazio puntu gorenean, multinazional eta estatuen arteko kontrol saiakerek, sarearen izaera bera jokoan jartzen ari dira. Gero eta ardura gehiagorekin begiratzen diogu teknologiek sortutako arazoei ere, maila sozial, politiko, ekologiko, ekonomiko eta kulturalean. Errealitatea eta ingurune digitalarekiko aldea erabat fusionatu den garaiotan, gure bizitzaren arlo guztietan eragin zuzena duenean, zientzia fikzioak bakarrik erakusten dizkigu eszenatiko posibleak; gehienak distopikoak. Esperantzarako tartea aldiz, burujabetza teknologikoaren atea zabaltzen duten oparotasunaren teknologiek (software, hardware, azpiegitura eta eduki librea ezberdinek) erakusten digute.

Jendartea

Gure bizitzak jazotzen diren egoera, espazio, eztabaida eta kafeen bueltako gaiei ere Etziren betaurrekoetatik begiratzen diegu, etorkizunaren zein itxura ematen diguten aztertzeko. Etorkizuna gaur egungo jendartearen esprezio kolektibo handi eta txikien tolesduran ezkutatzen da eta horietara ere ekarri nahi izan dugu gure bista.

Politika

Efemeride asko jaso eta eman duen urtea izan da 2017a. Hauetako askoren inguruan hausnarketek aurrera begira emango dizkigute haien fruituak, nahiz eta lehen ale batzuk jaso ditugun.

Ekonomia

Etzi.pm-ko artikuluetan ere zentraltasuna irabazten ari den ekonomia joera nagusiak aletu eta gure galbahetik pasa ditugu. Gaurkotasun handikoak izanagatik akaso hurbileko sentitzen ez ditugun gaiak izan dira asko, eredu ekonomikoaren eztabaida jendartetik atera eta espezializatutako espazioei dagokien gune bezala ikusten baitira. Gure kolaboratzaileen eskutik gai hauek hurbildu eta aztertu nahi izan ditugu, etorkizunean eztabaida eta erabaki guneak beste batzuk izan daitezen.

Txostenak

2017ko eduki izarrak izan dira txosten bereziak. Landutako gaien aniztasuna bazter utzi gabe sakonerako analisiak eta proposamenak luzatu nahi izan ditugu. Teknologiaren eta gizarte egituren nahiz erabileren arteko lotura landu duten txosten teknosozialez gain, lurralde garapen eraldatzaile baterako proposamenak landu dira, besteak beste.

Lurralde garapena

Txosten teknosozialak

Zabaldu: