Hileroko azken igandean entzuteko aukera izango duzuen saioaren lehen atala urtea amaitu baino lehen aurkeztu nahi genizuen. Lehen saioan online publizitatea, kotxe autonomoak, datu irekien garrantzia, gure etxeetan sartzen ari ditugun gailu domotikoa eta Donostiako etxegabeen egoera… dira gai nagusiak. Lehen saioa izanik, hobetzeko asko izango du, baina podcastak hartuko duen estilo berria aurkeztu nahi genizuen urte bukaerako opari moduan.

Irudia: https://pixabay.com/en/fish-children-boys-fun-octopus-3131005/

Fondoko musika: https://hatxe.bandcamp.com/ (Hatxe – Astoazkena Oscarrekin)

Itxiera musika: https://pelax.bandcamp.com/album/cowboys-orchestra-saioak ( Pelax – Gauza guztien Gainetik)

Oharra: saioa beste irratietan, webguneetan edo zerbitzuetan erabili nahi baduzu, lasai erabili, librea da eta, baina asko gustatuko litzaiguke jakitea non entzuten den.

Zabaldu: