Herenegun, etzi

portada — 2015-03-30
Irakurri Offline:

Ideia bat izatetik proiektu bat gorpuzterako bidean hainbat momentu desberdin bizi dira. Ordutan neurtuko dituzte batzuk, bada egunetan egingo duenik eta noski aste zein hilabeteetan. Helburuaren, egoeraren, egiteko dagoen lanaren edo bestelako motibazioen arabera bereziago edo arruntago izan daitezke momentuok. Batzuk astunago eta besteak eramangarriago. Badira bikainak ere noski.

Herenegun izan zen momentu horietako bat. Denbora tarteari dagokionez, egun erdia hartu zigun gehienoi eta izaerari dagokionez, bikainen kategorian sailkatzekoa. Etzi.pm proiektuaren aurreneko urteko lehen topaketa izan genuen eta berau egiteko aitzakia etzikideon bazkaria.

Bikainen kategorian sartzeko hainbat arrazoi eman genitzake; festa giro apartaz gozatu genuela, lehen Etzi sarien banaketa ospatu genuela edo Arrigorri ostatuan jan edanaz gozatzeaz gain sekulako ikuspegiez gozatu genuela.

Baina horiez gain bada bat, hainbat proiektutan bere egunerokotasunagatik apreziatzen ez den arren, gurea bezalakoetan bere balioa duena; Etziren parte garenok aurrez aurre egoteko aukera izan genuela alegia. Sareak distantziaren muga apurtzen du baina ez muga fisikoa eta proiektu kideak parez pare edukitzeko aukera izatez aberasgarria bada, zer esan momentu horiek hain puntualak direnean.

Saiatu ginen egunak eskainitako aukera ondo aprobetxatzen. Poteo, bazkal ordu zein osteko solasaldiek askorako eman zuten. iIdeiak partekatu, eztabaidatu, orain arte egindako hausnartu, saritu, aldaketak proposatu, gozatu eta handitzen doan komunitate berri honen parte sentitu. Ziur gaude herenegun hori etziko jardunaren oinarri garrantzitsua dela eta ziur baita ere Etzi.pm-ren gaur egungo lan eredua, etzi beste hainbat eremutako proiektu desberdinetan gailenduko den lan eredua dela. Beste era batera esanda, herenegun Etzi zela.

 

Aurrerago esan bezala, askorako eman zigun egunak eta orain arte kontatutakoez gain, bada zer aipatu:

“Aginte makila”: Sari banaketaz hasi aurretik gure kide Aiert Goenaga-ri sorpresatxoa eman genion eta gure Kraken txikia entregatu, urtarrilean proiektuaren zortzi hanken koordinazioa edo gidaritza bere gain geratu zirela irudikatzeko.

la foto(5)Aiert Goenaga Krakena Gorka Julioren eskutik jasotzen. Argazkia: Gari Garaialde

Sari banaketa: Etzikide kolaboratzaileek ere izan zituzten sorpresatxoak. Horietako bat, Etzi sarien banaketa izan zen. Orain artikuluen artean hiru aukeratu genituen sari txiki bana emateko.

Hauek 2015eko sarituak:

la foto 1(1)Miriam Urangak diseinatutako Etzi sariak. Argazkia: Etzi.pm

Etzi – Distopia saria:edozein momentuko edozein elementutatik abiatuz etorkizun distopiko onenari saria

Gari GaraialderenGezurti hutsak garaartikulua

la foto(4)Gari Garaialde Etzi – Distopia sariarekin. Argazkia: Hedoi Etxarte

Etzi – Utopia saria: edozein momentuko edozein elementutatik abiatuz etorkizun utopiko onenari saria

Koldo Bizkarguenagaren “Euskal Territorioa (III)” artikuluak

la foto(3)Koldo Bizkarguenaga Etzi – Utopia sariarekin. Argazkia: Gari Garaialde

Etzi – Gaur saria: aktualitateko berri batetik abiatuz etorkizunaren irudikapen hoberenari saria.

Hedoi Etxarte eta Peru Iparragirreren Frantziako kontsentsuen amaieraartikulua

la foto(7)Hedoi Etxarte Etzi – Gaur saria Aiert Goenagaren eskutik jasotzen. Argazkia: Gari Garaialde

Baina dena ez zen sopresa, sari eta festa izan eta tarteren bat lanerako ere aprobetxatu genuen.

Mugikaria: Luistxo Fernandez Etzikideak Eibarko Codesyntax enpresak sortutako “Mugikaria” mugikorretarako aplikazioa zer den azaldu zien gainontzeko kideei eta Etzi.pm-k proiektu berri horretan izango duen pisua.

la foto(2)Luistxo Fernandez Etzikidea Mugikaria aplikazioaren nondik norakoak azaltzen. Argazkia: Gari Garaialde

Mugikariaren nobedadeaz gain, Etzi.pm-k atal berriak izango ditu hemendik aurrera eta guzti horiek azaltzeko Gorka Juliok eskaini zuen solasalditxoa. Hemen laburtuz, aipatu zizkigun nobedadeak:

Gramofonoa: Info7 irratiko “Talaiatik” atalean bi astean behin kolaboratzen dugu eta hemendik aurrera kolaborazioa entzuteko aukera izango duzu atal berri honetan podcast bidez.

Faroa: Mugikarian egongo diren artikuluak Faroan egongo dira, Etzikideentzat bakarrik. Astebeteren ondoren atal librera pasako dira erabiltzaile guztientzat eskuragarri geratuz.

Nabigazio karta: Orain arte faroaren barrenean zegoen asteroko informazio buletina azpi atal berri honetan sartu dugu. Orain arte bezala Etzikideek izango dute bakarrik bertako edukira sarrera.

 

la foto(8)Liher Gonzalez eta Hedoi Etxarte Etzikideak Gorka Juliok azaldutako berrikuntzekin txundituta. Argazkia: Gari Garaialde

Eta egun erdia egun erdi denez, guri ez zigun gehiagorako eman. Hurrengo hitzordurarte agurtu aurretik famili argazkia atera genuen.

la foto 1Etzikideon famili argazkia. Argazkia: Oihane Enbeita

Ikusiko duzuen bezala Etzikideen lagina ez dago oso ondo proportzionatua. Naroa Gorrotxategi izan genuen bertaratutako emakume bakarra! Baina lasai ze ziur gaude larunbatean egon ezin izan zutenak hurrengo argazkian ikusiko ditugula.

Segi eraldatzen!

Erredakzioa

Irakurri Offline: