Olatuak hartzen

ekonomia — 2016-01-27
Irakurri Offline:

Beti da zaila ulertzea gure momentua, askotan gure bizia oso berezia bezala sentitzen dugu guztion artean. Gure gizarteak, olatuak bezala, seriean sortzen dira. Ulertzeko, guk orain ditugun arazoak gure gurasuonen oso antzerakoak dira. Eszenatokia guztiz ezberdinean; baina badago jendea oraindik ingurumenaz arduratzen dena eta baita ekonomiarengan konfidantza osoa dutenak ere. Badaude gauza polit zein itsusiak; baina gizarteak aurrera egiten duen ulertzea da guretzat garrantzitsuena. Olatuen ideia jarraituz, surferoek behintzat badakite olatu asko etortzen direla baina onena olatu handien zai egotea dela. Suertatu zaizkigun olatu handiak hartzeko gai izan al gara?

Hauteskunde politikoak izan ditugu Espainian eta inor ez dago gustora. Badirudi agian errepikatu egin beharko direla; Catalunyak bere bidean aurrera doala ematen duen bezala. Europan ere bai, Frantziak herstura ekonomikoari ezetz esan dio baina ezin dugu ahaztu terrorismoak izan dituen ondorio politikoak. Europa ekialdeko herriek erlijiorantz jo dute, homosexualen eta inmigrazioaren kontra. Eta zer esan ipar ekialdeko hegoera politikoaz! Siriako guda, Saudi Arabiaren Opep-eko erabakiak beste exportatzaileekiko momentu konplikatuako sortu dituzten eta seguruenik areagotuko dira.  Txinako ekonomiak ezin du aurrera bota finantziarizazioan anglosajoiek sortutako deribatuen merkaua salbatzeko eta mendebaldean kopiatu ditugun sistema Ekonomikoak beste toki batzuetara jo beharko dute.

Eta gu non gaude? Bakoitzak gure bizitzarekin nahikoa dugu, “pentsatu globalki eta egin gauzak lokalki” esan ohi da baina askotan sentitzen dugu premia toki batera edo bestera laguntzera joateko. Honek gure biziaz asko urruntzea eskatzen digu, beraz, olatuan gaude ala bakarrik surfistak ikusten? Denok gara itxasoan parte eta olatuak sortzeko gu beharrezkoak, munduan inoiz baino pertsona gehiago bizi dira orain, 7.000.000.000. Pertsona asko dira eta honek ez du bermatzen bakoitzak bere garrantzia eukitzea. Badaude batzuk olatuaren gainean joango direnak, EEBB presidenteak, Kim Jong Un… guretzat frikiak, ez bait dira gu bezela biziko baina aldi berean ez digutenak gure garrantzia kenduko.

Etorkizunerako prest egotea zaila da, zorteak asko jolasten duelako hortan; baina momentu bereziak datoz eta zer nahi dugu izan, talde handi eta itxua edo gizarte kritiko bat? Batera bizi arren bere iritziak eta ideiak defenditzeko askea sentitzen dena? Gizarte ahulak lider ahul eta gezurtiak edukiko ditu eta sekula ez du pentsatuko beraien izenean  hartutako erabakietan, besterik egongo ez balitz bezela onartuko ditu; konfidantza itxuz agintari horiengan.

Gure momentua ondo ulertu eta gure aurrekoak baino hobeagoa izateko gogoa behar da lehenik eta ondoren adimena. Surfistak bezala olatu onaren zain geratuko gara eta gero jakingo dugu zer egin; esaterako, gure olatua den edo ez erabaki.

 

 

 

 

 

Irakurri Offline: