Aldea marka dezagun, joko zelaia ezagutu!

jendartea — 2016-09-22
Irakurri Offline:

Euskal herriak burujabe izateko bere inteligentzia tresna propioa beharrezkoa du.

Inteligentzia proiektu herritar, garden eta nazionala!

 

Etziko Gobernantza Arkitektura Nazionalean Inteligentzia komunitate batek aldea marka dezake, eta zer esanik ez egungo egituratze fasean. Gaur antolatutako Inteligentzia Nazionaleko proiektu batek burujabetza bidean, orain eta hemen, eman beharreko pausu egokienak ikustarazten eta marrazten lagun diezaguke.

 

Baina nola marka dezakegu benetako aldea? Nola has gaitezke txikira enbido egitetik handira jokatzen?

 

Euskal Inteligentzia Komunitatea saretu eta Nazio Egituratzeari begira lanean jarriz, Inteligentziaren hiru dimentsioak norabide horretan jarri eta Inteligentzia makineria gure lan zein borrokaren ardatz bilakatuz.

 

[Inteligentzia zikloaren metodologia] Euskal burujabetzaren bidean gai estrategiko zein pausu taktikoen azterketa sistematiko eta analitikoak

Nazio kohesio eta egituraketan sakontzeko pausuak, lehentasunak eta zirrikituak identifikatzeko:

 

  • Jarduera ekonomiko zehatzen arteko aliantzak
  • Instituzioen arteko hitzarmen egingarri eta eraginkorrenak
  • Lurralde eremu baztertuak garatzeko beharrezko azpiegiturak

 

Burujabetza baliabideei begira, dauzkagun zailtasun eta aukera murritzak zeintzuk diren identifikatzeko:

 

  • Energia zein efizientzia aukerak
  • Ura eta honen erabilpen eta potentzialitateak
  • Elikadura merkatu propioaren eta kontsumo proiektu herritarren arteko oreka eta sinergiak
  • Herri ezagutzaren egoera eta erabilpen aukerak
  • Inportazio eta esportazioen errealitate eta aukerak

 

kanpo harreman ekonomiko, kultural, akademiko, politiko, instituzional etab.-ak identifikatu eta hauetan nola eragin jakiteko:

 

  • Euskal Instituzioek “enbaxadak” birplanteatu
  • Agente ekonomikoen hornitzaile eta aliatuen katalogoa
  • Euskal Unibertsitateen nazioarteko harremana

 

[Inteligentzia Informeak] Azterketa eta ikerketen erredakzio erabilgarriak

 Nazio kohesio eta egituraketa informeak agente estrategikoen eskura jartzeko

 

  • Udalbiltzak lehentasunak errazago erabaki ditzan
  • Garapen Agentzia ezberdinetan eragin dezagun
  • Gaindegia egiten duen lana hobeki aprobetxa dezagun
  • Mugaz gaindiko Bidasoa badiako eragileek egoera zehatza ezagutu dezaten

 

Burujabetza baliabideei begira, herritarrak informatu eta ditugun aukeren alde egin dezaten:

 

  • Goiener-en energia berriztagarria kontratatuz
  • Coop57EH finantza tresna propioa erabiliz
  • Errigora elikadura proiektuan kontsumituz

 

Kanpo harreman esparruan agenteekin gaudenean aliantzak sortzeko tresna zehatzak izan ditzagun:

 

  • Unibertsitateen arteko programa interesgarrienak bultzatuz
  • Inportatzen ditugun gai asko nori erosi argituz

 

[Inteligentzia nukleoa] Komunitateko kide diren erakunde, eragileen eta herritarren zerbitzura dagoen bulegoa

 

  • Inplikaturik dauden subjektu orok duen informazioa jaso eta sistematizatzeko funtzioa
  • Arlo ezberdinetan ditugun analista onenek bertan  informazioa aztertzeko baliabideak
  • Euskal Inteligentzia Komunitatea saretzeko bitartekoak
  • Naziogintzako gainontzeko agenteekin harreman sendo eta iraunkorrak

 

Horra hor diferentzia markatu ahal izateko tresna bikaina. Burujabetza indartzeko grabitate puntu klabeetan eragin eta jarrera defentsibotik ofentsibara pasatzeko tresna bikaina.

 

Sun Tzu estratega handiak zioen moduan …


“Inguruaren baldintzak zehaztasun osoz ezagutzen dituzunean soilik maniobra eta borroka dezakezu”

Irakurri Offline: