Etzi - 00x01 Koop Fabrika & Startup eredua

portada — 2016-12-16

Gaurkoan Tximugrafiko (monografiko) batekin gatoz! Koop fabrika eta Startup ereduari buruz solasean. Gorka Juliok beti bezela saioaren dinamizazioaren ardura hartu du. Beñat Irasuegik analisi txukuna egin digu tertulia formatuan eta Amaia Oleagak berriz joku moduan planteatu digu eztabaida totxo bat. Unai Gorrotxategik startup-Silicon Valley eta teknologia alorrarekin zerikusiak aztertu eta Tolosak… pixka bat hitz egin du. Hau dana Yeray tekniko lanetan dabilen bitartean.

Gogoratu nahi dizuegu Beñat Irasuegik idatzitako “Startup eredua ez da eredugarria” artikulua euskeraz eta gazteleraz duzuela. Eta ekintzailea izan nahi baduzu bota begirada bat kooperatiben fabrikari 😉