Gazteak eta sare sozialen azterketa 11 egunez

Korporazio handien boterea eta gazteengan duten eragina aztertzen saiatu da Mattin Solis Uitzi UEUk eta EHUk antolatzen duten berezko tituluko lanean. Zehazki, gazteek egiten duten sakelakoaren erabileran jarri du begirada. 15-16 urteko hamalau gaztek sakelakoa zertarako erabiltzen duten neurtzen duen aplikazio bat instalatu dute: galdetegi bat bete behar izan zuten, gero Quality Time aplikazioa instalatu eta 11 egunetan zehar jazotakoa bildu zuten. Amaieran, taldean aurretik egindako eta jasotako datuen artean irakurketa kritiko batekin amaitu zuten. Emaitza: batez beste lau orduz eta zazpi minutu erabiltzen dute sakelakoa egunero.

Programa osoa entzun hemen: Gramofonoa 02×01