Etzi Portu Maritimoa

Etorkizuneko nostalgia sortzeko artefaktoa

Zerbait ez dabil ondo. Batere ondo.

Frekuentziak ez dira duela bi urte bezain garbiak. Biztanleria ez dago lehen bezain pozik.

Kutsadura-arrastoak azaltzen hasi dira han-hemenka. STMA eta Marxialisten Frekuentzien artean Butroi-tunelak aurkitu ditu Elkartel-ek.

Lur4a eta Ikus(t)ezinak sabotaje-ekintzak elkarri leporatzen hasi dira. Mundu guztiak egozten die errua Agentziari eta lerratu gabekoei, eta piratek artean uko egin diote frekuentzia bakarrean bizitzeari.

Agentziak, halere, badaki hauek ez direla Zazpi Frekuentzien funtzionamendu-arazoen erantzuleak. Beste norbait, beste zerbait dago honen atzean.

 

Rolkast saio honetan Durangoko Azokako Kabi@ gunean jokatutako Zazpi Frekuentzia partida eskainiko dizuegu, bi ataletan bereizita:

2.atala hemen

Eskerrak eman nahi dizkiogu Iñigo Sendinori, zuzeneko saioko kontu teknikoez arduratzeagatik.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude