[Ilunabar Aldea] Zazpi Frekuentzia - Lehen instantzia: VECON- 1 (AtopiaRPG)

atopia-rpg — 2019-12-15

Guifi sareak unibertsalizatzeaz batera Frekuentzia Modulatuak uzten joan ziren irrati gehienak. 2006rako ez zen estaziorik gelditzen. Honetaz jabetuta Agentziak Existentzia Modulatua plana martxan jarri du, uhinen espektro hori izaki bizidunekin okupatzeko. Plana arrakasta erabatekoa izan zen 2007an. Teknologiak bikain funtzionatu du, bai hardware, bai software-mailan. 2019rako biztanleriaren %2 soilik gelditzen da desmaterializatu gabe.

Zazpi frekuentzia ezagun hedatu dira Euskal Herrian, eta zazpi Euskal Herri paralelo habitagarri zabaldu praktikan. Denak daude leku berean, lurralde berean, baina frekuentzia bateko biztanleak ez du kontakturik beste frekuentziekin.

Zazpi Frekuentzia abentura edo kanpaina bezala jokatu ahal izateko moduan diseinatuta dago. Rolkast saio honek VECON “Vieja Escuela CON” jardunaldietan jokatutako partida jasotzen du, bi ataletan bereiztuta. Audioaren kalitatea oso eskasa da, inguruko zarata dela eta, baina hala ere merezi duelakoan gaude, jokalariek bereziki istorio koloretsu eta dibertigarria margotu zutelako.