Buongiorno, euskal italofilook!

Maiatzarekin hasi beharko litzateke Italiako Giroa, baina aurten ezingo ditugu karreristak Dolomitetako passoak laino artean igarotzen ikusi. Alabaina, guk amore infinitoa zor diogu lasterketa honi, eta puntata honetan inoizko ediziorik berezienetako bati buruz aritu gara, 1946ko Giroari buruz, alegia.

Hauek dira saio honetan entzun ahalko dituzuen edukiak:

Aurrenekoz, saio guztiei hasiera ematen dien editoriELE atalaren transkripzioa duzue hemen:

Zaila da beste edozertaz hitz egitea. Zaila da datuek ezkutatzen dituzten hezur-haragizko errealitateak, gorputzak gureak izan daitezkeenean, gureak direnean. Eta izutu egiten gara, eta alegiazkoa izatera igaro den kanpoko munduarekin haria guztiz trenka ez dadin helduleku ia bakarra den pantailara begiratzen dugu irrikaz, eta jaso dugun edozein albiste partekatzen dugu, burmuinaren ezker hemisferioari analisirako aukerarik eman gabe sarritan. Batez ere gure aurreiritziak indartzen badituzte. Banengoen ni ba.

Eta hala gaude, fake news-ak nonahi.

Estatuak oinarrizko produktuen prezioak kontrolatzen baditu, ekoizpena eta, orokorrean, ekonomia hondoratuko dira.

Bufala.

Ez da shock doktrinarik: askatasun-murrizketa eta birzentralizazio guztiak aldi baterakoak dira, eta ongi beharrez hartuak.

Bufale.

Euskadi, pertsona helburu.

Bufala.

Agian ezin dugu gezurrak kontrolik gabe zabaltzea ekidin, baina zer sinetsi hauta dezakegu. Agian bada garaia alternatibak irudikatzeko. Pelloren egiak eraisteko, hautatzeko nola izendatzen ditugun, nondik izendatzen ditugun.

Treccani hiztegitik. Bufala. Baieztapen faltsua edo gertagaitza, asmakeria.

Macché fake news! Has gaitezen hasieratik, konfundi dezagun etsaia dotoreziaz.

Hau quarantazortzi da, euskal italofiloon combutta. Prego, acomodatevi.

Bukatzeko, archivioko harribitxi bi utziko dizkizuegu.

Baga: Triesteko etaparen osteko Settimana Incom albistegia:

Biga: L’Unità egunkari komunistak argitaratutako lerroburua, Triesteko etaparen osteko istilu antieslaviarrei buruzkoa.

 Iturria: https://archivio.unita.news/assets/main/1946/07/02/page_001.pdf

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude