Buongiorno, euskal italofilook!

Uda igaro da, eta lidoak hustearekin batera hemen da Quarantazortziren denboraldi berria. Ohiko legez, jarraian zerrendatuko ditugu puntata honetan entzun ahalko dituzuen edukiak:

Amaitzeko, gure editoriELEaren testua assaggia dezakezue:

Uda gau bat balitz, iraila hasiera izango litzateke zerumugan lehen argi printzak ikusten hasten garen une malenkoniatsu hori. Teknikoki oraindik gaua da, teknikoki oraindik taberna irekita dago, baina fikzioari hauspoa ematen tematzen garen arren, ondo dakigu commedia finita dela. Puntu batera iritsita, plantak egiteari uzten diogu, sorbaldetako giharrak laxatzen zaizkigu eta barraren epelera, hondartzako baretasun kadentzialera biltzen gara lagun batekin, eta aitortzen dizkiogu duela bi ordu, duela hamabost egun aitortuko ez genizkionak. Total, cameriereak erratza pasatzen hasi dira, lungomarea ez da jada gazteen begirada gurutzatu haragikoiez betea. Antzua da itxurakeria oro.

Eta guk aitortzen dugu baietz, indie pop talde hori gustuko dugula, eta min gozo bat dakarkigula kantu hark. Ospa, ospa irail hau. Berriz adoratu nahi zaitut izozkiari kosk egiten diozun bitartean. Ai, oinutsik, behatzak hondarrez beterik pedalei eragiten, zure Atala bizikleta gorrian…

Arrazoi dute The Giornalistik: la mia malinconia è tutta colpa tua. Uda arraro honetan Ekialdeko Italietaz horditzeko aukera izan duzuen guzti-guztiena da errua. Eta aitortzen dugu, inbidiaz berde gara. Siamo verdi d’invidia. Zentzurik onenean, hori bai: lagunek bizitakoek elikatzen gaituzte e ne siamo fieri.

Hau da Quarantazortzi, Stendhalen gaizzak jotakoen asanblada. Eta zin egiten dugu prima o poi edertasunak zorabiatuko gaituela berriz ere.

Strombolicchio iluntzean

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude