Quarantazortzi 2x02

portada — 2020-10-03

Buongiorno, mendebaldeko italiarrok!

Finalmente Italiako Giroa hastear da, eta puntata honetan ez dugu ziklismoaz (eta ziklismoaren bidez, Historiaz) aritzeko aukera galdu. Hauexek dira ascoltatrice maiteok saio honetan gozatu ahalko dituzuen edukiak:

  • EditoriELE: Sterrato
  • Elkarrizketa: Alfonsina Stradaz, Ottavio Bottecchiaz, Luigi Malabroccaz… insomma, Historia egin zuten ziklistez, eta haiei buruzko komikiez, Jon Tornerrekin.
  • Irakurriamo: Eu, Alfonsina (Orfeu Negro, 2019), Malabrocca. Un uomo solo… al fondo (Renoir Comics) eta Bottecchia (Tunué, 2011).

Bukatzeko, tradizione bilakatu legez, hemen duzue gure editoriELEaren testua:

Maite ditugu ondo asfaltatutako errepideak. Maite dugu gure bizitzaren gurpila azalera leun baten gainean irristatzen dela sentitzea, belusezko musu kadentzial horren abaroan igarotzen ikustea zuhaitzak, kilometroak, urtaroak.

Beti ezin da, baina. Eta supituan eskulekuari irmo heldu behar diogu, hartxintxarren triki-traka sartzen zaigu hezur muineraino, bide zaharretako hautsa begietan nola. Bizitza, finean, sterratu zaigula sentitzen dugu.

Sabatini Coletti hiztegitik. Sterrato: Asfaltatu edo zolatu gabeko lurzoru edo bidea.

Estrata berriz (edo aurrenekoz) goxoa izango bada guk geuk jarri beharko ditugu zimenduak. Bitartean eragin pedalei, erakutsi haginak, pilatu amorru txinpartak.

Hau da Quarantazortzi, doppien aldeko asanblada. Eta etsipenari, i-ta-lo-fi-lia.

 

Irudiaren iturria: http://www.thebikecomesfirst.com/the-fight-to-be-last-at-the-giro-ditalia/