• Jendea nola erakarri

    Belodromoko bertze gauza batzuk ez bezala, gustatu zitzaizkidan Arnaldo Otegiren hitz hauek –paragrafoa kakotxen artean paratuko badut ere, buruz ari naiz; ez da, beraz, hitzez hitzeko aipua–: “Ikusiko bagenu posible dela Espainiako estatua erreformatzea, prest geundeke erreforma hori nahi duten alderdiekin kolaboratzeko, baina ez dugu uste estatu espainola erreforma daitekeenik”. Adierazpen horrek berehala ekarri zuen…

  • Estatu tekniko bat utzi eta ikurrinak sukaldeko trapu bihurtu

    Nire lagun batek erraten zuen behartzen zuten heinean zela abertzalea –haren ibilbidea ikusita, erranen nuke aspaldi honetan ez dela sobera behartua sentitu, baina, sentimendu guziak bezala, behartua izatearena franko subjektiboa da–. Halere, diotenez, nazionalismoa gainditua dago–orain, Javier Cercasen Soldados de Salaminako pertsonaia hura bezala, independentista izatea tokatzen da, ezen ez abertzalea–. Why Marx Was Right…

  • Non ote da Espainiako Fronte Nazionala

    Abenduan, Gorka Bereziartuak gogora ekarri zuen bere blogean Slavoj Zizekek bortz urte lehenago Argian egindako oharra: Europan, hauteskundeetan ordura artio ohikoa izana zen ezker moderatuaren eta eskuin moderatuaren arteko tentsio politikoaren ordez, lehia berria sortzen ari zela zioen filosofoak; orain, alde batetik, eskuin muturreko alderdi proto-faxistak ditugu, eta, bertzetik, kapitalismo neutral teknokratikoa gorpuzten duen betiko…

  • Not with a Bang

    1876tik 1936ra, Espainiako historia –hau segur aski sinplifikazio irri-emangarria den arren– bi alderdiko sistema baten hausturaren kronika da. Estatu kolpeen eta gerra zibilen kronika luzea gibelean uzteko asmoz, Borboitarren errestaurazioarekin batera sistema politiko bat martxan jarri zen, bi alderdi nagusi –kontserbadorea eta liberala– txandaka agintzea –koroaren zaintzapean, betiere– ahalbideratuko zuena eta, horrela, Espainiako sistema politikoari…

  • Euskal horteradaren historia (Durangoko azoka noizbait aurkituko dudan liburu normalaren gaineko oharra)

    Nik banuen Esne Beltzaren eta Bizardunen arteko aferaz zer edo zer idazteko asmoa, baina Gorka Bereziartuak gaia nik baino luzeago, sakonago eta, oro har, hobeki landu duenez, ohar bat bertzerik ez dut eginen. Hasmentatik atentzioa eman zidan Bizardunek kritika identitatearen eremura eraman izanak –“hau euskal musika bada, gu ez gara euskaldunak”–, eta ez estetikaren eremura;…

  • “¡A Que Te Doy Una Güeva!” (edo, gure amatxik ez zuen C1 maila)

    Gure amatxi –amaren aldetik– Caparrosokoa zen: Etxauriko Etxarrin sortua –sorlekuaz galdegiten zion orori erraten zion bezala–, baina haurtzaro osoa eta gaztaroaren zati handi bat Caparroson zituen emanak, 40ko hamarkadan aitatxirekin Iruñera aldatu zen artio. Gure amatxi erdaldun elebakarra zen, erdaldun peto-petoa, eta haren erdara ez dute erranen nirea baino aberatsagoa zenik, bai, ordea, nirea baino…

  • DEMOKRAZIA ADJETIBODUNA

    Beharbada, demokrazia espainolaz solas egitean, bi osagaiko sintagma dela izan beharko luke kontuan hartzeko lehen gauza. Demokrazia hori, alegia, ez dela demokrazia hutsa, demokrazia adjetiboduna baizik, demokrazia -horixe- espainola. Hemen baina, ez da izenlagun hori iraingarri gisa azpimarratzen, demokrazia hori gutxiesteko edo gaitzesteko asmoaz, demokrazia nazionala dela oroitarazteko nabarmendu dut hemen izenlagun hori. Erran nahi…

  • Generoa

    Zenbait genero literario –doktoretza tesiak, adibidez– luzeak eta astunak izaten diren bezalaxe, bertze batzuk motzak eta zuzenak behar dira izan nahitaez. Komunetako ateetako pintaketak, adibidez. Doktoretza tesia egiten ari nintzela, maiz goiz osoa pasatzen nuen Iruñeko liburutegi nagusian (artean Alde Zaharrean baitzegoen), eta behin baino gehiagotan –nire hertzeen historia nahasiari erreferentzia egitea zilegi bazait– naturaren…

  • Fantasmak

    Elkartu eta bortz minutura – tira, beharbada hamar izan ziren-, laguna hasi da mahai inguruan bildutakoak zirikatzen gaia atera dadin edo atera dezagun. Eta gaia jakina atera egin da. Nire lagunak soziologia irakasten du eta Diario de Navarra-n idazten du nohizean behinka, eta, haren hondar artikulua irakurtzean, mezu bat igorri nion haserre, hain zitzaidan onartezina…

  • Diario de Navarra abides, or does it?

    Espainia aldean badira hainbat egunkari mota: eskuindarrak eta arras eskuindarrak –maiz, eguneko lerro-buru nagusiak irakurrita, zaila izaten da asmatzea zein den El País-ena, ustezko kazeta ezkertiarrarena alegia–; badira beren burua gobernuaren laguntzailetzat jotzen dutenak –La Razón da horren adibide argiena: Rajoyk zernahi egin, hura defendatuko du Marhuendaren berri-paperak–, baina badira, eskuin politikoan kokatu arren, beren…