Galder Gonzalez
Galder Gonzalez
@theklan@etzi.pm

Geologia. Paleontologia. Primatologoa. Euskal Pentsamendu Kritikoan masterra. Filosofian doktoregaia. Euskal Wikilarien Kultura Elkartean lanean.

14 posts
5 followers
  • Hiruwiki: Vibe Codingaren onurak eta mugak

    Asteburu honetan Wikimedia Netherlandsek antolatutako Europa Ipar-Mendebaldeko Hackatoian egon naiz, Arnhemen. Hackatoiak erronka teknikoak konpondu eta pentsatzeko jardunaldiak dira, kasu honetan Wikimediari lotuta. Izena ere kolokan du, batzuek uste dut hacker izenak atzera bota dezakeela, eta saltseatu, konpondu, innovathoi eta horrelako hitzekin ari dira… edonola, hori ez da post honen helburua, vibecoding delakoaren inguruan pixka…

  • Dorraoko Katalina eta Unanuko Maria

    Artikulu hau Guaixen argitaratutako kolaborazio bat da. Mari Domingi, orain Olentzeroren bikote gisa ikusten dugun (begira horri) pertsonaia da. Buru gainean eramaten du tontor edo mengala zuria, behinola euskal emakumeek eramaten zutenaren antzera. Antzera diot, ze orain dela 400 urte mengala eramateko moduak adierazten zuen buru horretan azpiko gorputza ezkondua, ezkongabea edo alarguna ote zen,…

  • 25 urte euskaraz eta libre

    Munduko ezagutza guztia bildu, antolatu eta irakurleei eskaintzea. Hori izan da entziklopedismoak bere hasieratik amestutako ideia. Entziklopediagintza Ilustrazioa baino lehen hasi bazen ere, Frantziako filosofoek ondu zuten Encyclopédiek arrakasta handia izan zuen, belaunaldiz belaunaldi, jakin beharreko guztia antolatzeko lanean. XX. mendean milaka entziklopedia-saltzaile aritu ziren etxez etxe aurrekoa baino nabarmen hobea, osoagoa, berrituagoa, ikasleentzat aproposagoa…

  • Paradoxografia

    Euskal Herriko zortzi hiri kondaira biltzen dituen bideoa argitaratu du gaur Ikusgelak, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bultzatzen duen ikus-entzunezko libreen atariak. Gasteizko Ogasun Bulegoetako Andresito; Itziarko bihurguneko neska; Otxate herriko OHEak; Aiurdingo tuneleko mamua; Zarauzko Narrosko gela urdina; Lemoizko pantera; Ezkabako tunelak eta existitzen ez den euskal abizenik luzeena dira zortzi hiri-kondaira horiek. Batzuek jakingo…

  • Mastodonen, kakaztearen aurka

    [Artikulu hau lehenago Guaixen argitaratu dut] Sentitzen dut nire lehenengo kolaborazioa [Guaixen] publizitate kutsuarekin hastea, baina une egokian harrapatu nau, Mastodonen X sare sozialak bizi duen egoeraz eztabaidan. Elon Musk ultra-(eskuindar eta aberatsak) Twitter erosi zuenetik jada ikusten zen joera azeleratu da, bereziki Donald Trumpek hauteskundeak irabazi eta Musk bere taldean jarriko duela iragarri zuenetik.…

  • Iturri fidagarriak: ariketa bat

    Wikipediari buruz hezkuntzan egiten dugun lana dela eta, aurrekoan Miren Berasategi Deustuko Unibertsitateko irakasleak kezka zehatz batekin idatzi zidan: bere ikasleak, Komunikazioa ikasten ari direnak eta, pentsatu nahi dugu, etorkizunean kazetaritzarekin lotutako ogibideak izan nahi dituztenak, ChatGPTren fidagarritasuna Wikipediarenaren gainetik jartzen zuten, ze Wikipediak “edonork idatz dezake”. Bere ikasgaiaren gakoetako bat iturrien funtzioa eta kalitatea…

  • Teknoxaloak

    Barkaidazue. Etzi.pm blogean idazteko lehen gaia Elon Musken azkenak sortutako pentsamendu bat izango da. Bai, badakit… barka, mesedez. Atzo Muskek diru gehiago lortzeko ohiko aurkezpen horietako bat egin zuen. Kasu honetan kotxeekin. Bere ke-salmenta estrategia tipikoa egin zuen. Aurretik jada esan zigun 2025rako ez genuela hizkuntza erabiliko, gure mugikorrekin telepatikoki komunikatuko ginelako. Edo lau urte…

  • Erabatekotasuna eta tresna libreen oparotasuna

    Wikidatak 5 urte bete berri ditu eta, hori ospatuz, lehenengo Wikidata Konferentzia ospatu da egunotan Berlinen. Bertan datuen biltegi libre honek egindakoaz baino, dituen aukeren inguruan hitz egin da, datuen oparotasunetik tresnen oparotasunera pausoak emateko beharraz eta, momenturen batean, erabatekotasuna ere aipatu da: zer gertatzen den eskura daitezkeen datu guztiak igo direnean. Tesi txikia da…

  • Etorkizuneko.arkeologia.S01E02.eu.odt

    Etorkizuneko arkeologia S01E02 Laserrak Talibanen aurka Aurreko atalean ikusi genuen nola arkeologoek Buda etzan erraldoi bat egiteko suntsitu zen tenplu hinduista berreraiki zutenean Buda etzan erraldoi bat egiteko suntsitutako tenplu hinduista bat berreraiki zuten. Buda erraldoiak eraikitzea budismoaren adierazpenetako bat izan zen, eta han-hemenka eraiki zituzten. Horietako asko denborarekin galdu ziren, eta berraurkitu zituztenean sorpresa…

  • Hitzen ondoeza

    Hitzen ondoeza izena eman zion Joseba Sarrionandiak hitzen esanahi bikoitzak bilatzen zituen hiztegi bati. Hitzokei deitu zion norbaitek antzeko ariketa kolektiboari sarean. Hitzekin jolasean aritzea giza jolasa da, eta ez dakit makinek egiteko gaitasuna izango duten noizbait. Hau da, makina batek txisteak egin ditzake, baina ez dakit ulertzera iritsiko den txiste horren muina zein den,…