1999.

Ezin duzu sinestu ere ia-ia 2000. urtea denik. Atzo goiza dirudi, David eta besteekin auzoko kaleetan jolasten zenuenean. Baina 25 urte igaro dira jada.

1999. Eta aurten ere, azken urteetan bezala, David Nortonek gutun bat bidali dizu. Hau bakarrik dio: “Angel Inn. Islington. London. Abenduak 30 19:00. David.”

Baina une batez, gutunari berriz erreparatu diozunean, beste zerbait irakurri diozu.

“Mito baten heriotza” Kult rol jokoaren 3. ediziorako frantsesez idatzitako eszenario baten moldaketa da. Jokalari aritu ziren Ane Zabala, Goizalde Landabaso, Eneko Olazabal, Galder Perez eta Ana Morales. Jokoaren zuzendari edo maizter lanetan berriz Txerren.

Oraingo hau Ilunabar Alderako txukundutako edizioa da, eszenariora sarrera gehigarri batekin.

Jokoaren pertsonaien fitxa euskaratu dugu baita, hemen duzue:

Saio honetarako Aluminum Forest taldearen “Humanity” eta Garmarnaren “Halling joran” abestiak erabili ditugu.

 

 

 

Zabaldu: