Eburniko kattana 1.1: Sua. Garitano.

Indusketa arkeologiko batean, Ereiten enpresakoek esku izkribu bitxi hau topatu zuten. Harrigarria benetan, Gipuzkoan 1766an gertatutakoa modu errealista batean kontatzen baitu. Idazki honek zalantza ugari argitzen du. Balore literario gutxi badu ere, agertzen diren datuak eta izenak, denak dira benetakoak eta errealak. Kontatzen dena, bistan denez, ere bai.
Hizkera gaurkotu dugu, hobeto ulertu ahal izateko. Titulu nagusia berean utzi badugu ere (Eburniko kattana), testua hiru atal nagusitan banatu dugu: Sua. Otso-harria. Fisika.

Eta atalak zatikatu, errazago argitaratu ahal izateko. egunero puxka bana izango duzue.

Apirila garai egokia da honen argitaratzeko, narratzen diren gertaerak apirilean ere gertatu baitziren.

Liburuaren irakaspenik ez ahaztu.

SUA

1.1 Garitano

Lehioen atzetik ezkutuan, Bergarako auzoko asko entzuten ari dira Santa Marinako apaiza Rafael Garitanoren eta Errekalde jauregian egoitza hartuta bizi den Peñaflorida kontearen arteko hamaikagarren sestra. Kale erdian, beste behin ere. Apaiza ez ezik, ikerlaria, botanikoa, pobreen defendatzailea, neskazalea eta, sesio honi dagokonez, euskaltzalea da Garitano. Horregatik, Seminarixoan euskaraz mintzatzea debekatu eta horren salatzeko eraztuna erabiltzen duen Peñafloridari kargu hartzen dio.

Gizakiok berdinak gara, hemen eta han, eta etxeko hizkuntzan egitea edozeinen eskubidea da, han eta hemen. Beraz, haurren artean banatzen behartzen duzue eraztun hau, sakelatik ateratzen du, hartu eta…

Hasperen egiten du konteak, aspertuta, ondo baino hobeto ezagutzen du apaizaren erretolikoa. Eskuaz keinu eginez mozten du haren jarioa; mespretxuz hitz egiten dio: Bakea emon. Joan bedi sakristiara, gure alkate txit agurgarriak berorentzat mezu bat bidali duelakoan nago eta. – ta eraman berorrekin zaldia.

Irri maltzurra egin du Peñafloridak zaldia aipatuta. Zaldiak Rocinante izena duela esatear egon da. Hura bezala mehar baita. Baserrietara iritsi ahal izateko Garitanok hamaika aldiz eskatu zaldia da. Abadea bezain argala den zaldi zahar ez gai baita ekarri diona.

San Pedroko sakristiarantz abiatu da abadea, zaldi eta guztiz. Sakristia edo ikerlekua, hura zer den ez dago garbi. Izan ere, hilabeteak eman ditu ikerketan Garitanok. Jende xumearen dieta hobeto nahian. Garia eta Artoa prezio librean saltzen denetik, zer jan gutxi dago bailaran. Patatarekin ari da lanean. Patatari esker jendearen dieta hobetu nahi du apaizak. Eta patata arto-gari ogitan nahastuta lortuko duelakoan dago.

Kaligari hark ez dio batere inbidiari Peñafloridak eta enparauek Bergaran antolatu duten ikerketarako eraikinei. Are, Garitanoren bilduma, tresna, alanbike, lurrin-bateria, probeta, tutu, freidora, ispilu eta auskaloko gailu gehienak “han” errekuperatuak dira.

Ikerketetan laguntzaile duen Inaxio Irizar du zain. Kezkatuta. Peñafloridak aipatu mezua eskutan. – hara! Alkate Olasok mezan hau irakurtzea agintzen dizu: pobreei laguntza eta aterpea ematea debekua. Eta eskaleei herrian sartzea galerazita.

Bai, beste gauza bi edo hiru agintzen ditu Alkate Jaunak, baina ez dira leku santu honetarako; ez dut nik halakorik irakurriko pulpituan.

Lasai esan badu ere, artega dago abadea. Oharkabean, ukalondoz esperimentu baterako prest zegoen platera bultza, bertan zeuden patata puxkak irrist eta klik egin dute. Gurinaz beteta zegoen alanbike batean erori, hau automatikoki piztu eta bor-borrean hasi dira. Irizar sua amatatzeko imintzorik egin bai, baina usain goxoak gelditu egin du. Ikerlari fina baita. Behatzaile ona. Jatun hobeagoa. Istripuan frijitu diren patatak atera, probatu, poza aurpegia jarri eta errezeta-prozesua idatzeari ekin dio, hobekuntza propio batzuk medio: jatorriaren printzipioari men eginez, patatak lez Ameriketatik iritsi berria diren tomate txilatuaz zipriztin ditu… Garitanok ere probatzen ditu: ummm, agian horrela hobe, patata-irina egin beharrean… indarrak hartzeko on egingo dit honek, gorriak eta bost bota beharko ditut laster eta.

Meza ordua baita. Mezan ekin dio oharra irakurtzeari. Ez alkatearena baina. Anai-arreba maiteak, oso denbora gutxian bi eskutiz jaso ditut iragarri du doinu epiko xamarrean. Lehen lerroan eserita dauden aurpegiak, hasieran harro eta maltzur, hasi dira zurbiltzen Abadearen bizkarraren atzeko horman esaldiak proiektatu eta apaizak ozen irakurri ahala:

… artoa eta garia biltegitik ateratzeko eta herrietako plazan prezio tasatuan saltzea; gaztaina jasotzea debalde izatea; zaldunek luxuzko apaingarriak ez erabiltzea…

eta beraz honi emandako erantzuna laster entzungo duzue alkate jaunaren bandoan.

Peñaflorida eta beste zaldun batzuk meza amaitu baino lehen ateratzen dira elizatik. Garitanok, ordea, geratzen ziren patatak gustura jan ditu meza amaitutakoan.

Irudia: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Esquilache_riots.jpg

 

Zabaldu: